NO

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-06-16 20:36

-Norbai gogatu bai aste hondarrean ?

-Deus gutti. Neskenegunarekin bi pottiko, baina biharamunean bazitunan joaitekoak. Hotelerat bildu gindunan. Eta hik zer dion ?

-Ja ere ez, musu- eta mutur-huts gelditu nun.

-Desolée.

-Ez dun arazo. Iragan aste hundarrekoak edderki izan zitunan. Askitto izan.

-Aizan, no, eta hi eta biok elkarrekin ariko bagine mutilzurrean ? Hik biloa holli eta ni beltza nun. Kontua luken gu biok egon behar gintuzken. Hago: mutilek ez liketen ezetz erranen. Bi neskarekin ! Bi neskarekin, bata blonda eta bertzea bruna ! Halako solalsak lituzken.

-Baiki.

-Heldu den aste hundarrarekin has gintezkenan.

-Xede pullita dun hori.

-Eian, topa dagigun eta bakean bizi gaitezen betikotz.

-Betikotz, sekulakotz, jagoitikotz eta eternidade guzikotz, ori !


Utzi iruzkina: