NIEVI
Bardoze Gasteiza joan da egun pasa, otoz joan ere. Neskeneguna da. Txirrinta bazuen. Kafesnea eta croissanta bidean hartu ditu.
Eguerdiko bazen bertan. Bertan ikasi zuen eta bertarat joaiten ohi da bedatsetik harat. Heldu baikoz, pausagian gernu egin eta eian nonbait erosiren zuen euritakoa, zira, bikini batzuk ere nahi zituen erosi, liburu elibat ere bai.
Ibiakoitza da, oraino ere bada. Ukan omen du halako bedats-egun peto-petoa, noiz lankarra, noiz, ekia, noiz, haizea, noiz hotza.
Ari zen, ari, karrikarik karrika eta Nievi ikusi ez du, ba, saltegi bateko argazkian ! Silvio jin zaio gogorat, prefosta.
Euritakoa erosi du: erditik goiti marroixka eta erditik beheiti zurixka. Liburuak Alde Zaharrean eskuratu ditu. Bikiniak bazkalondoko utzi. Dozena erdi erosi du, biga marrazkidun eta bertzeak beltzarantarzuna areagotuko dioten koloredunak. Higa usaiakoak: bularretakoa erridau gisakoa eta kulota aldeetan xingolaren egitekoa, bertzeak orai-oraikoak: kulota pottotta-zorro gisakoa. Egi-egia erran, Bardoze biluzle ohi da, baina zenbaitetan bikini osoa jauntzi behar, bularretako eta guzi, balekibale. Bidenabar, txinatar batzuenen ondoan iragan da eta ohartu zango-arta ere egiten zutela. Berari ere bai ! Aspaldi hunetako maitarieri erakutsiko zangoak, berauetaz harro-harro baita. Erakutsi eta mihiztatu eginen dizkiote, orai artioko maitari guziek egin baitute beti... Xilko-edergailu bat ere erosi du.
Lorian itzuli da Bardoze etxerat. Ait´et´amak deitu eta afaldu behar. Arropa guzia erauntzi, dutxatu, pixamara baizik ez jauntzi eta goxo-goxo senti da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: