Lankide barrandariak
Lanean. Atzo. Goiz osoan ibili nuen gogoan gerorat agituren zena, agitu baitzen, baiki.
Lanetik ateratzeko hogoi bat minuta ments eta irakasle gelarat joan nintzen, ordinagailuan bizpalaur lerrokadaren izkiriatzeko asmotan joan ere. Hor bazen Stasi erraiten diodan lankidea; izanez ere, lankide hori beti bada leku guzietan. Hartarat, bulegorat joan nintzen, ondoan baita. Ordinagailuan sartu eta nahi gabe halako berriak agertu zitzaizkidan eta bati beha gelditu nintzen; egi-egia erran ez nion kasu handirik egin behar baina erakarri ninduen. Jai. Hainbertzenarekin, zelako lankidea sartu eta mahain gainean paper bat utzi zuen. Ikusi zuen ez nintzela lanean ari, baina añferkerian edo. Jai. Lanetik ateratzeko hamar minuta ments eta goiz osoan lotsa edo beldur nintzen agitu egin zen. Ene haserrea ! Ene haserre gorria ! Neure buruaren aurkako haserrearen gorria ! Izanez ere, pito huts izan bai nintzen. Halako minuta ene galbidea izan zen; guziz jorik eman nuen gerokoa (bedatseko bakantzen abiadura), goiza ere ez uste sobera ongi eman dudanik (azen ontzeko, hortz bat hautsi egin ez zait, ba, ikusgarri diren horietarik eta aho-artazalearenerat joateko sos idorrik ez). Putxas !
Ene hutsa ordaindu behar, beharko ordaindu ! Pekatu behar dut, beharko ongi pekatu. Bi egunarte badugu eta ezinbertzez entseatuko naiz ez hartzerat, eta hemendik goiti luzazago geldituko naiz. Alta, horri guziari nihortxo ere ez da ohartuko.
Lankide barrandaria zen hura. Ez da bakarra, baina hoberena da. Stasi. ezin ekidin. Noiz-nahi, non-nahi. Alegia deusez. Begiluze, jakinbehartsu, sudurluze, ori.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: