LAGUNA ETA AHIZPA

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-08-28 13:47

Udako bakantzak. Ekia, garagarjusak -orburujusak- eta euria ere bai. Hainbat egunez hondartzan laguna eta biok, eta egun ere jin gara hondartzarat bertan sekulakotz irus izaiterat. Alabainan, laguna beti da sagar-agerika emaiten, halaxe ere bada uretarat joaiten, halaxe ere hurbileneko ostaturat, eta halaxe ere egoiten dira gure ondoko neskak, lagunak bai baitaki nik laket dudala hura sagar-agerika egoitea eta halako neskartean egoitea. Harek hainbat argazki egiten dit eta beti ere bada ondoko neskaren bat ageri. Nolako bilduma dugun ! Neronek ere egiten diot hari eta beti ere badira halako neskak argazkian. Bildumaren ederra ! Bertzalde, lagunak badu ahizpa eta beronek alaba; berau haur eskolarat badoa eta halako argazki liburua eskatu zieten gurasoei andereñoek; halakotz, hamaika argazki sartu zuten eta horietariko batean ezkonarreba ageri da, hondartzan ageri; sagar agerika da baina gibelerik ikusirik eta ttottorurik, hain xuxen gibelerat beha eta haurraren burua ager-agerrean amaren ezker sorbaldatikan. Bertze batean, haurra ageri da lagunarekin,  berau zutik hegian, papo-has, eta haurra hankalepotas. Bi argazki para zuten liburuan lobarekin hola. Laguna eta ahizpa... halakoxe dira, gero !


Utzi iruzkina: