KOI

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-07-23 20:33

Ibiltzen ohi naizen neskak jakintsun izaiteaz gain, gisako dira, eskualdun, prefosta eta teiu bezain lohi.

   Ibiltzen ohi naizen neskak harro senditzen dira irakurle porrokatuak direlakotz, baita ikuskarizale, bestalier eta xikokari hauta.

  Angelesez arras ongi moldatzen dira; autxerdaraz gaizki ez, italieraz... italieraz nik baneki haiek bezainbat eta bezain ongi ! Naturaz ere badakite, ekologiaz -hain xuxen, naturan bertan dute larrutan maiteena: halako xukadera belarretan eman eta jo ta ke gainezka egin arte.

   Musikara oroz gainetik dute maite; beti ditut kanta-kantari. Aspaldion, Gorka Knörren (Kenerren ahoskatu behar) Bertze batekilan dute kantatzen. Lehengo hilabetean, Hertzainaken Guantanamera; lehenxeago, Urkoren Jamaika irratia; lehenxeago, Gariren Eutsiko diogu... eta hola beti (Roxette, Transvision Vamp, Bananarama, Maixa t Itziar, , Xalbador, Aire ahizpak, Niko Etxart, Anje Duhalde, Alaska, La Polla, Hertzainak, eskorbuto, Zarama, Las Vulpes, Benito, Gorka, Itoiz...).

   Koi dira; izanez ere, koi; harro senditzen dira, bai, baina erakusterik ez. Normalak dira: biluzik iznagatik, jauntziak. Cervantes laket, baita Jon Mirande, Aitor Arana, Xabier Olaso, Tere Irastortza, Itxaro Borda, Axular, Irigoien... eta bertze hamaikatxo biga-bostetan entzunak (Aresti, Zergatik panpox... eta nik dakita zein).

   Ibiltzen ohi diren neskek eta laurok gif pornoak ikusten ditugu. Berek dizkidate hautatzen eta ikusarazten pikarrai emanarazi nutelarik; zinez beroturik, pitzi-patza emaiten dira eta uzkiaren milikatzea laket. Neronek ere laket. Xiloa milika eta hari pott, pa, apa, ma, matto eta bixiko eta haiei apa-laztanak. Horixe ! 


Utzi iruzkina: