KARRIKAN TUPUST EGIN PAPERÑOAK ZER ZERASAN
Atzo berean agitu zen. Villavesaren zain nintzen; hartu beharrekoa huts egina nuen eta luzaz egon behar, beraz, bertzearen hainduru (eta etxerat zangoen gainean joaiteko gogorik ez batere). Noizbait neska bat agertu zen; bazituen soinean togak eta gonallaburra; hain xuxen, ez tongeri preseski, zangoeri soz eta beha hasi nintzen eta ohartu ondo-ondoan bazela paperño bat eta bertan aski garbi zerbait eskuaraz. Ahalketu ez, neska gaitzituko ote zitzaidan pentsatu ez eta zelako paperaren hartzeko gurtu egin nintzen (bidenabar erran dezadan zango ezinago pullitak zituela). Izanez ere, bazen eskuaraz, eta zera zerasan:
`14az geroztik xikoka ez, larrutan ez, zortzi urte iraganak dira eta jai, musu-huts. Alabaina , emazteak ez du nahi; oroit niz ezen elkar jokatzekotan, hura gainkatzekotan beti zela neronek eragiten niolakotz, eta gogorat jin zitzaidan ez nintzela hola jokatuko, ez niola eraginen, alegia, eian zer: nahi bazuen jin eginen zela, jin eginen zitzaidala... Ez da jin: ez zuen, oraino ere ez du nahi... Iduri baitzuen Harorat edo Alcanadrerat joanik halako pankarta bazuela eskuetan baitzioen "No es No" eta orai pankarta horrena ezabatu eta idatzi baitu "Ná es Ná".
Jes ! Futxo ! Apoa ! Apokume ! Alaintso, ze debru ? Komentzitu egin nienduen: llaguntseri bai, baina emaztegeirik ez; neskak zernahitako, berek nahi dutenaren egiteko, ni senargei izaiteko izan ezik. Hoberenak jokakide izaiteko, arikide izaiteko hautaturen nutenak, hots, llaguntsa lohiak, eskualdun llaguntsa lohiak, eskualdun urdaxka maitagarriak... edo erdaldunak, eskualdunik ez. Hainbertzenarekin, villavesara heldu zen. Goititu, abantxu hutsik zen, nonbait ttottotu behar eta, harat, norbaitek deitu ninduen. Selene zen. Bazen jauntzirik, baina ez zuen iduri. "Haugi, haugi hunat !" Zorionez, bezperan aho artazalearenean izana nintzen eta ahoa askitto ongi nuen (zena zen, hatsik ez), erran nahi baita, mihiaz pottaren emaiteko prestik nintzen (senez bai bainekien noiznahi agi zekidakakeela)... "Ait´et´amak etxen tuk, baina igan hadi, haigu eneki etxerat bazkaltzerat. Gero hi eta biok baizik ez etxen: anaia kanpoan duk eta burrasoak bakantzatan abiatu behar bazkalondoan; eta Gasteizko laguna jitekoa duk egun batzuentzat... Neska duk, babazorro... Txek, badiet segapotoan... Hago ! Goititu egin nintzen. Gaiherditan, etxean ez ginen biga, higa baizik. Paperñoak irri egiten zukeen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: