IRAKURZALEAK

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-04-22 21:13

Nik udan baizik ez dut ohaiderik ukaiten. Udan. Udan bai bainaiz belzturik; hola, begiak ñabarrago eta hortzaginak xuriago iduri.

   Iaz, Gasteizen, bi neska ezagutu nuen. Bata Bastidakoa eta bertzea Sartagudakoa, Gasteizen ikasle. Zuloa liburu dendan ari ziren neroni sartu nindelarik. Gerorat jakinen nuen urtegitik hiriratu berri zirela; izanez ere, baziren tongak eta bikiniaren bularretakoa soinean, baita unangaltzamotxetan ere. Bularretakoa bazuten zinez ene gogarakoa: errezel erakoa; kulotak aldeetako xingoladun horietarik. Bata marrazkidun eta bertzea holli-ddunddu, musker.

   Neroni izan nintzen kanporatzen azkena eta, karrikarat baikoz, lotu egin zitzaizkidan. Ele batzuk elkarri, elkar gogokoago agitu eta Kutxiko Garraxi ostaturat joan ginen zintzurraren bustitzerat.

   Keltsa eta Ibabe. Irakurzale porrokatuak dira. "Buztanak baditiagu maite, baina, aukeran, irakurtzea maiteago..." "Baita pasarte pornorik gogoko mutilen batekin ikustea !" "Eta ohartu haiz nolaz garen jauntzirik Alde Zaharrean..." "Urtegian izan gituk..." "Landan..."

   Galdegin nioten eian jinen ziren Arranguarat biharamunean eta baiko. Halakotz, biharamunean Arranguarat joan ginen, baita biharamunaren biharamunean Albinarat. Gauak elkarrekin eman genituen, non eta enean, Gasteizko enean, bertako zabaltzan (kulotaren xuria bazuten, zabaltzan desagertu zitzaien. Sagarrak aski belzturik zituzten). Kremara erosi genuen, boteretsuena erosi ere. Otoa garagan pausatu zuten, ene karrikaraturik.

   Zuloan haiek Orbetarrak deituaren hirur liburukoteak erosi zituen batak eta Maiatz aldizkaria bertzeak. Nik eskuaraz Babilonia berriz ere (badut liburu hori bi aldiz edo, baina ganerrean date, batek jakin ze kutxatan) eta erdaraz Jules Verne. Erran nahi baita, amentsetako neskak ziren, eskualdun urdaxka maitagarriak, ori. Harremana atxiki egin dugu. Asto zuriaren gainean elkarrekin ez, biek laguna baitute orai. Zorionez, hainbat argazki badut haiek urtegietan eta etxeko zabaltzan. Alta, agindu didate lagunik ez eta enekin elkartuko direla noiztenka, eleberri batzuetan bezalaxe, hilean behin edo hirur-hirurok nahi dugunean, Iruñerat ere jinen direla, bataren aitak ikasi zuela NUPen, goiko eraikinean.

   Maite ditut, maite, neska horiek, halakoxe neskak maiteago eta zoriontsuago bizi naiz. Maitatu egiten dute eta nahi dutena egiten ere.

   


Utzi iruzkina: