INTZIRIRIK INTZIRI XI
Adimen Artifizialaren garatzeko programara etenik dago, are, harek kanporaturik ez da gizakia izan, gizakiak du hura kanporatu. Guttitarik.
Lilith badugu babazorro eta ospatu behar du.
Maitetxerat joan da eta gela bat galdegin du: etzidamuago bada batto hutsik. Orduko hartu du, beraz. Lehengo egunean, Zuloatik Garraxirat joan zen hainbat liburu aldean. Liburuei dataren emaiten ari zelarik, bi mutil lotu zitzaizkion Lilithek begi keinua eginik, baizik eta eian Albinarat jinen ote zen haiekin batean aste hondarrarekin. Gure neskak bai, ua, baiko, baietz.
Bi mutil horiekinxe nahi du amontegin bapo ibili etzidamuago, eta bertzerekin batekin: salatu eginen die eian langunen bat ekar dezaketen. Nahi dut guzi-guziek egin diezadaten zirri, zinez hazta nazaten, ikus nazaten goxa eta goxa, intziririk intziri ikus, izerdi zurrustaka ikus, ene zerdiaz zapa daitezen... Hori guzia nahi dut, eta, ahalaz, buterrago.
"Ixuria ezin hobeki dun. Maite dinet, maite, ixuria ahoan, sagar artean; maiteago dinet, baina, bizkarrean, ni pitzi-patza. Izigarri dinet maite biloan, biloan itsatsirik. Isuriaren ongarria !"
Nik badu Lilithen bi argazki. Batean ageri da beltzez bezti; izanez ere, badu soinean halako uhaldun soineko beltz llaburra, baditu soinean orobat zurruma luzeko oinetako beltzak. Aita zenagatik. Argazkian gai arbola batzuen itzal luzea ere bada. Batean hala eta bertzean bada papo has, hondartzan ttottoturik, argazkia gibeletik eginik eta hura segapotorat irriñoa ezpainetan so. Argazki hau lobaren famili argazkidun libururttoan emaitekoa zen, haurtzaindegiko.
Halako bitarzuna Lilith baitan usaiakoa da. Fededun da -areago pornodun, eskualdun pornodun-; mezatarat joaiten ohi da, baina eskuarazkorat, goiz eder. Bera da beti gazte bakarra. Udan, bikinia soinean joaiten da; ageri zaio lepoaren gibelaldetik hain xuxen lepoaren aldeko lokarria, baita bizkarrekoa larruarraseko llaburraren petik dilindan; ttottotzen delarik, kulotaren puska ager-agerrean. Mezatatik jalgi eta igerilekurat, edo urtegirat, edo errekaren baterat, eta bertan mistikoei irakurtzen die, Juani eta Teresari oroz gainetik.
Zera ere, udan, manifestazioneetarat doalarik, beti doa urtaturik eta bikini-kuloten bat soinean, baina manifestazioneetarat aldeetan xingolarik ez duten kulota horietarik.
Lagun bakarra ez, biga etorri zuten. Laga ziren, beraz. Lilith lorian: laur mutilek zuten haztatauko, lauk zuten gainkatuko, lauk eginen zioten zernahi (komitateetan urtxuri ere).
Handik bi urterat Independentziara ospatuko zuen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: