INTZIRIRIK INTZIRI XII

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-05-29 11:23

Eluska egun ere sartu da lanean, pozik sartu ere. Izanez ere, lana badu maite.

   Atzo, bozak izan ziren. Ahizpa hondartzarat joan zen eta bertatik bozkatzerat, hain xuxen nihor gutti joan behar zenean, hirurak irian, alegia. Hauteslekua hurbil zen eta bikinia baizik ez soinean joan zen, baita tongak ere, eta NANa eta paperak aldean, bixtan dena. Abertzale, beti bezala, ahizpak bezalaxe. Berau pozik dago, batetik lana maite duelakotz eta, bertzetik, poz-pozik emaitzak aski onak izan direlakotz (on-onak leku arau).

   Eluskak egun estudioan badu iragan asteko gertaldiaren jarraipena. Egun bortz mutilekin ariko da. Zernahi eginen diote. Leku irudikapenak izanen dira halako sala nasaia eta kanpoko igerilekua. Eluska abiaduran bikinia soinean agertuko da -bularretakoa erridau tankerakoa lepoaren gibelean eta bizkarrean xingoladun horietarik eta kulota orai puri-purian diren gerripeko horietarik-, bikinia soinean bai, abiaduran, baina sarri ukanen dugu biluzgorririk eta alberdanian jo eta ke. Holaxe ororen aitzinean.

   Pozik da neska sorterrikoa alkatesa abertzale izanen delakotz. Tumatxa, hi ! Lehenagokoak Gaztetxea nahi zuen hetsi, baita haren langunea ere. Gaztetxea ez zuen hetsi txandria zinez aurka agertu zelakotz, gazte parrasta bat aurka agertu zelakotz; haren langunea ez zergatan hiriaren kutxari sos aunitz emaiten duelakotz. Arren, gazte mugimendua eta sosak nagusi. Andere mera berriak Gaztetxea bake santiaun utziko du, baita Eluskaren langunea ere.

   Eluska egun bortz mutilek jokatuko dute. Iragan astean, bortz neskak zuten jokatu. Gertaldia prestik delarik, kontakizuna da bortz mutilak jo eta ke ariko zaizkiolarik, neskak hunetan, bere fantesian, bortz neskareki ariko da. iduriak nahas-mahas ikusiko dituzte ikusliarrek. Usaian bezala, aunitz mintzatuko dira, ixildu ez, eta, beraz, testua aski landurik da; batzuietan zalantzak sortzen dira, baina halako hitzarmena bada testuen egileen eta hiriko euskaltegien artean.

   Memento aunitz betikotz behar lirateke, betikotz ez ezik, sekulakotz ere, baita jagoitiko eta eternidade guzikotz ere. Eluskak lanaldia du memento horietarik bat: beti pikarrai, osagarria begiraturik, amontegin eta bapo, Bai Euskarari ziurtagiririk eskuratzeko esperantzarik ez, baina oro eskuaraz beti... Etzi, bi neskari kastina eginen die. Bata iruindar eta bertzea aramaxoar. Berauek gazte eta ikasle. Larrutan dute maiteena. Ederra ukanen dute geroa Eluskarekin batean, noizbait lana utzi artio, itsuski ederra.

   Gure neskak atsaldean badu bi klient; ez die, ez, hutsik egin nahi. "Larrutan nahi dut iragan ahalaz guzia, bizi guzia, bizialdi llabur hau guzia; larrutan, biluzgorririk, goizetik arrats eta urte guzia xikokan, argitik iluneraino... Noizbait ama izan artio, bederen."  Ama. Oraino ere bada gazte eta badu mutil bat inguru-minguru; mutil honek eskualdun urdaxka maitagarriak ditu munduko neskarik maiteenak, munduko bizidun izakirik maiteenak, eta gure neska gorenean. Bihar elkartuko dira, bihar askalduko dira elkarrekin eta gero dendarik denda ibiliko, hain xuxen hamaiketakoa egin artio... Bihar joanen dira Zuloarat lagunak erosi nahi baitu Arrosaren Izena deitu komikia, Karrikirirat eta Abarzuzarat ere joanen. Bihar dute elkar jokatuko; mutilak bihar lekaturen dio gorputz osoa, uzkia oroz gainetik; egun bortz mutil horiek eta atsaldeko bezeroek. Intziriz zapart !

 


Utzi iruzkina: