INTZIRIRIK INTZIRI X

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-05-17 20:40

   Zorionez, bi etxaide badut eta biek nolako motxa duten, nolako pittilibegia ! Eijer-eijer dira. Ikasle ditut eta aurtengo ikastaldia bururatzen ari. Karrikan bero handia eta haiek arropa arinetan, pixkoltea ager-agerrean, oinutsik ia eta hola. Etxerat mutilak ekartzen ohi dituzte eta haien aldetiko oihuxkak entzuten ditut; izanez ere, mutilak dakartzatelarik, ni pozik, haiei entzutea hoberenetarik; apalik egozten ohi dituzten oihuxkak. Haien intziriak !

   Bi etxaide badut. Ez dakit etxaide elea egoki ote denz, etxeko laguna erran nahi dut. Gogaide elea ezagunik badut, baita ohaide ere, horien eta bertze batzuien eran, harat: etxaide. Gaizki bada, baten batek xuxenduko. Pisukide berba ez dut batere maite, iduri baitzait berber pisukoa dela, berber kilo kopurua duela etxeko bertze norbaitek. Pisukide, tta !

   Nik ez dut etxerat neskarik ekartzen; ni gogoko ezein neskak ez nu ikusten; lanekoek ikusi egiten nute, baina ene erasiatzeko; botigetako saltzaileek ere banute ikusten, gaitz erdi !... Nik hamaikatxo ikusten dut egun oroz non-nahi, eta zeinen ongi halako neskarik izaitea ! Non-nahi, urtegian, erreketan, igarikagian, hondartzan; aitzineko egunean, mendian izan nintzen eta baziren bi neska goititzen ari baitziren papo has; aita zenak behin erran zidan Aizkorritik beheiti bi neska ari zirela sagar agerika. Argazkia bada; aitak erran zien eian argazkia egin ziezaiekeen eta neskek baiko. Harat argazkia. Amarenez gain, haren argazki kuttunena. Eta neska horiek ikusi izan ditut halako eskuararen aldeko bestetan. Ezagutu ukan ditut. Orai halako andere zaharrak dira, haur batzuiekin ibiltzen ohi direnak, arrahaurrekin doike.

   Gohokoen ditudan neskak, berauek idurimenaren baitakoak, balizko eskualdun urdaxka maitagarriak dira. Eian noizbait lotuko zaidan halako battoren batto ene kitzikatzeko eta ene likiskeriaren itzarrarazteko eta sustatzeko. Noizbait, bolada batean, neroni lotzen nintzaien neskei. Jai. Haiek eneki ja-jai. Battoren battok eneki nahi badu, etortzea dauka. Ni entseatu ez, menturatu ere ez. Ezeinek ere ikusiko ez banu, jasan eginen dut, ereman, pairatu, noiztu eta egari. Musu-huts. Anartean, hobe dut neronen burua begiratu, artatu, lanean albait hobekien, etxekoekin xarmanki, ahaideeki orobat -amareki oroz gainetik-, lagunartean lagunai... zinemarat joan, ilustratu... naturako mirariez, gogoko neskak baitira, soaz goxatu eta zapi zuritan txit bero aments goxo egin.

   Etzi, udako lanarteak. Atzokoa eta egungoa egunarte. Bihar etxaideek lekuak hustu eginen dituzte. Gauean badugu kanpoan elkarrekiko afaria. Estellerriako bi lagun jinen zaizkie eta oro elkarrekin. "Eskualdun tuk, to !" "Ez tuk, baina, etxerat lo egiterat jinen: halako ganbara hartu die." Bihar, ez etxaideak ez neska horiek ere.

   Udara, betidanik maiteen ukan dudan sasoia, Marcial Lafuente Estefaniaren eleberriño horietarikoak irakurtzen ohi ditudan sasoia, eleberri eta komiki erotikoak irakurri eta ikusi egiten ohi ditudan sasoia, pornoa maizen ikusten ohi dudana, belzten ohi naizena, zaluen ibiltzen ohi naizena, poziken, urusen... Tumatxa, hi !

   


Utzi iruzkina: