INTZIRIRIK INTZIRI VI
Ni intziririk intziri ibiltzen naiz aro pullita hasten duelarik, apiriletik urria artio gutti goitibeheiti; gainetareko hilabeteak, euritea nahiz elurtea, haizetea-eta emaiten ditut etxen goxo-goxo, zapi zuritan txit bero ilustra eta ilustra; Erromantizismoko idazleak bizi-biziki laket ditut, gerokoak, bigarren mundu gerlatea hasi artioko liburuak biziki.
Ilustra eta ilustra, baita intziririk intziri, negu-larrazkenetan ere bai: neronen buruarekin. Hots, bizipoza udan nahiz neguan, udan halakoa eta neguan bertzelakoa; udakoa da hoberena, bixtan dena, bena negukoa orpoz orpo, eta bai udan baita neguan ere ni orpogorri, udan kanpoan eta neguan etxen.
Eskuaraz zernahi dut irakurtzen, azkenak eta berriak, berriok eta ez hain berriak, zernahi, eta liburuetan idatzi egiten ohi dut, marrak egiten ohi ditut, zernahi irakurtzen ditudan liburuetan. Aspaldi hunetako gogokoenak Klitoriei ekinean du izena. Babazorro batek idatzirik. Aurkezpen saioan izan nintzen. Zuloan izan zen. Galde bat egin nion Hik uste duna mutil neskazaleek klitorieei ekinean egoitea dutela maiteena ? Ezetz ihardetsi zidan, eko: morroiek maiteen dutena ipurdia dela, eta gero nesken intzirika ikustea, neskon intzirien entzutea. Eta egia beritablea da hori; nik mutilpornozaleak ditut maiteenak eta izigarrikoa biltzen dut haien aldetik, elkarrekin ikusten ditugu gifak-eta, bapo ibiltzen gara elkarrekin amontegin.
Orai, logale naiz. Liburuak zokoratu eta musikara lagun hartuko nu loak. Amodiozko Poema benitorena para dut. Llolo, ñoño, bobo, abo-abo, abu, momo, dodo eta nono, buba, buba-bubaka buba...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: