INTZIRIRIK INTZIRI V
Iazko udan zabaldu genuen izozki denda eta aurtengoan ere bagara haren zabaltzekoak. Plaza Zaharrean genuen zabaldu eta guziz arrakastatu agitu zen; are, lagun batzuk badira Iruñeko eta bertan ere badira zabaltzekoak.
Hiru lagun gara eta ideia ordinagailuan ikusi genuen: bi neska glaza eta irabiaki saltun, bata bikini arrosa soinean eta bertzea beltza. Geroni ere bai, baina hirur gara: bikinien koloreak, holli, xuri eta holli-ddundu, bikinia, erran gabe doa, llabur horietarik, ipur-mazelak ager-agerrean, soinean zerbaixka ukan behar-eta, bixtan dena. Salgiuaren izena ez genekien angelesez eman ala eskuaraz; angelesez Bikini Ice Cream eta eskuaraz Bikini Izozkiak; guk eskuaraz nahi genuen. Zer egin eta eskuaraz bai, baita izozki kono bat ere izenaren ondoan, fresko eta koloretsu horietarik. Bikini Izozkiak, arren, eta gu, saltunok, bikinidun. Iaz izigarri saldu genuen, izigarriko lana egin genuen. Izozkiak gutariko baten aitatxi-amatxiek egiten dituzte, Ibaberenek hain xuxen; betidanik izan dira egile, ez saltzaile, non eta L´Alguerren (Sardinia), erretreta hartu eta udara sorterrian emaiten dute. Bedatsean jiten dira Eskual Herrirat eta lanean hasten. Zernahi arrahaurraren laguntzeagatik, ori. Halarik ere, gu ikasten ari gara eta, aurten ez, geurtz geronek eginen dituzkegu. Hala balitz !
Gutaz gain, badira bertze bi neska furgoneta harturik hainbat lekutarat joaiten baitira, bertzeak bertze, jurtegietarat, erreketarat, putzuetarat... Izanez ere, beti dira ongi jinak, Ongi jin ! erraiten ohi die jendeak, haurrek-eta. Halakotz, furgonetan zera izkiriatu dute: Hunat, hunat zien ongi jinok ! Eta argazki bat haien ezker sagarraren gainean izozki kono bat hennaz tatuaturik, Saharako bi iheslarik egin zieten, Basimak eta Azaharak, alegia.
Plaza Zaharrean gara; erraza izanen da gurearen ikusten, gure ikusten: beti da kanpoko terrazara jendez mukurru beterik, gutariko batto ikusiko duzie hiribarnean bikinidun; ezker, metra batzuietarat baduzie: bertan, eskual gaiak nagusi; ondoan eskual gaiak eta gu hirurok eskualdun, baita furgonetakoak ere, eta orenaren arabera gutartean dira... "Mutilik ez duzue hartuko ?" "Bai, noizbait: bainujantzi llaburra, igerikariek jaunzten duten horietarik. Gurekin lan egiteko lerroa baietz !
Iruzkinak
Utzi iruzkina: