INTZIRIRIK INTZIRI IV
Agur, lagunok, irakurle maiteok, kosk, oles, addio eta diosal !
Hirur ahizpok eta gure lagunak elizauriara jin gara (halaxe erraiten du lagun kalles batek hilerriei), aitaren ikusterat jin ere.
Aita zena bizi-biziki maite genuen, aita zenak bizi-biziki maite gintuen alabok eta emaztea -eta emazteak !-, aita zenak bizi-biziki maite zuen gurekin hondartzan, igerilekuan, putzuetan eta halakoetan izaitea. Izanez ere, alabok, ahizpok, oro, neskazale gara; halakotz, hondartzan-eta guziok ginelarik aita lorian: sagar-agerikako hainbat neska artean zen, zazpiren artean hain xuxen ere. Hamaikatxo argazki bada zortziok ageri baikara halako lekuetan.
Emaztea, ama, maite-maite zuen, baita gainerateko emazteak ere: neskazale porrokatua zen, koi zen; guri, ahizpoi, gazte denboran Otoi, zato etxerat erraiten zigun bakotxari gaiaz ateratzen ginen aldi oroz, edo bakantzatan, edo aste hundar pasa... Gogoz heltzen zion gure, etxeko denon begiratzeari; goxatu egiten zen gure begiratzez, etxearen begiratzez -Begira etxea eta berak hai begiraturen-, gure arroparen lisatzez... gogoz heltzen zion haren gurasoen begiratzeari, haiena gogoz ikuzten zuen, haiendako gogaltsu adelatzen zituen otordu batzuk tarteka. Goxatu egiten zen hala jokatzez, ezin hobeki senditzen zen halaxe jokatzez eta jokaturik, hain xuxen, aimenge lagunarekin, lagun batzuekin amontegin bapo ibiltzez eta ibilirik ezin hobeki gelditzen naizen bezalaxe. Nik begiratzea ez dut sobera maite, eginbidetako daukat. Aitzitik, aitak bai, aitak eta haren anaiak, oseba zenak; beronek ahizpok biga-bostetan begiratu gitu, gurea ere bai, sukaldari hauta zen; haren bi semeek izigarri begiratu gituzte artean gure haurzutiuan, gure haur denboran. Halakotz, ahizpok xarmanki hazi gara, xarmantak omen gara, xarmanteko osagarria dugu.
Izanez ere, norbaiten begiratzea zoriontsu izaiteko bertze baliabide bat da, eta zoriontsu izaiteko baliabide albait haboroxenez baliatu behar bizialdia albait hobekien iraganen badugu, ori.
Aunitz eskermile, arren, denoi ! Ez addiorik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: