INTZIRIRIK INTZIRI III

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-05-09 11:37

Neska askaldu da; kafesnea hartu du, opil adarra lagun hartu ere. Aste hundar oroko kafesnea opil hadarra lagun hartzen du. Croissant, croissant, croissant ! Batzuk hartu ditu, baita Berria eta Gara ere.

   Askaldu eta egunkariaren irakurtzen ari da oraino ere; zabaltzan da, bertan goxo-goxo; oraino fresko xamar eta, beraz, ez du sobera arroparik erauntzi: ortoxik da, tongak aldean.

   Anartean, mutilak lo; laur mutilak lo. Laur baitira, izan ere. Iragan astean ezagutu zituen, Bastidako Herrikon ezagutu ere. Haietariko baten gurasoak bakantzatan dira, hilabeterentzat, eta etxerat proposatu eta guziek batean ua, baiko, bai, baietz. Laur mutilek neska nahi, laurak poz-pozik: Eijerra neska, ezinago maitagarri !

   Geraxane dute. Biloholli. Begiñabar. Bilorik ez ixtapean, eta berau belzturik, egon izan baita ekheerritan zankartea zinez zabalik, halaxe egoiten baita, beti ere kremara harturik.

   Laur mutilak lo. Izigarri akiarazi baititu barda. Jo eta ke. Haiek eman ahala eman diote, neskak nahi baitzuen eman ahala eman liezaioten. Halakotz, gostu-gostuan itzarri da lotarik egun gure neskatxa.

   Gure neska ilustratzen ari da. Zoriontsu da; atzo aho-artazale baitara joan zen eta hortzaginak untsa ditu, askitto.

   Zabaltzaz bertzaldean ikurrin handia eman dute haien zabaltzan pare-parekoek; izanez ere, egun Independentziaren eguna ospatu behar, Independentziaren geroko gizarte berria baieztatu behar, erran nahi baita, Euskal Herri batu, burujabe, sozialista, ateo, ekologista eta antimilitarista, eta ere elikadurazko burujabe. Gero bilduko dira bortzak Alde zaharrerat bertze lagun batzuekin. Eta gure neska senti da eskualdun, eskualdun eta aketz, eta aketz egiten du aunitzetan, eta aketz eginik, loriatik haratago. Eta laket du mutil bakarrarekin ez birekin edo gehiagorekin amontegin ibiltzea, holaxe da bapo ibiltzen; halarik ere, zenbaitetan bakarra baizik ez du jokatzen, bakarrak baizik ez du gainkatzen eta, usuago, bere buruak du bera xikokatzen. Egi-egia erran, bere buruarekin ezin hobeki ibiltzen da; orduan, hainbat jarrera idurikatzen du eta egoera horiek abiatzen ditu xikokan: haragikeriazko ametsak bete egiten ditu. Zoriontsu likiskerian bizi baita. Gizarte berria bada zabaltzaz bertzaldean.

   Sol lucet omnibus engoiti. Geraxanek larruarrasekoa erauntzi du eta bikiniaren bularretakoa soinean, baita unangaltzamotxak ere. Asotsa entzun du: mutiletariko batto pikarrai komoditateetarat. Oraino goiz da eta neskak badakike mutilak egitekoa egin eta jinen zaiola zabaltzarat, agur eta pott emaiterat, eta xaribelerat bihurtuko dela. Ordubete pasatxo badute oraino ere. Opil adarrak eskuar, kafea egin berri, eznea hozkailuan.

   Mutila harengana jin da; potta eman dio, belarrean eman ere. Allez, llollo harzar´ere ! 

   Geraxanek badu oraino ere orenbete pasatxo orai ekitan eta sarri ekheerritan biluzgorririk. Ekitako begi lagunak baizik ez soinean, eta kasketa, bixtan dena.

   Irakurraldi on, no !


Utzi iruzkina: