INTZIRIRIK INTZIRI I
Intziririk intziri deitu eskualdunon aldizkari pornoaren ale berria plazan da; plazan da eta leku gehiagotarat heldu, hala nola, Arabako Errioxako Bastidarat, Sartagudarat eta ere Managuarat, bertako laur harpidedunendako, jatorriz eskualdunak diren laur sandinistarendako (batek baditu egongelan Nora Astorga eta Arlen Siuren potretak).
Parte hartzaile berria ere badugu tartean. Zaloa du izena. Iruindar bera. Zaloa beltza da, eskuaraz betidanik ulertu dugun gisako beltza, beltzaran alegia, halaxe sorturik. Natatsu ere bada. Udan -uda baino lehen ere- saio bakarra ekheerritan eta halakoxe kolore pullita hartzen omen du, gainerat, korpitz osoan, guziz zabaltzen baita. Urrundik Tiffany Thompsonen antza badu; lehen aldikotz ikusi nuelarik, halaxe iduritu zitzaidan. Erran zuen testu llaburra izkiriatuko zuela eta eian bera agertuko zen, pikarrai, bikinia soinean, papo has, arropa arinetan eta batek jakin nulaz. Bertzeok baietz haren argazki batzuk ikusirik. Halaber, salatu zigun eskuaraz bizi zela, baina areago zela belarriprest ahobizi baino. Guhaur ere bai, bena denok entseatzen gara.
Lehen testu eskuratu ziguna horratx; argazkian hura ageri zen, bere buruari egina, sagar arteko galanta ager-agerrean.
Egun, Gasteiza jin naiz. Ait´et´amek bertan ikasi zuten eta hiri horretako gogoaren amintto bat hartu nien; haurrean, usu jiten ginen, are, ezagunago nuen Gasteiz ezen ez Iruñea. Urteak jin, urteak joan, noizbait erran zidaten neronek haiexek gida nitzan. Orai, bixtan dena, nihaur jiten naiz, edo lagundurik.
Otoa Lakua auzoan uzten ohi dut; bertan bada halako pausagia, eta bertatik zangoen gainean El Pilar auzorat joaiten naiz, hamar minutarat; tenorez ibiltzen ohi naiz eta, beraz, mezatarat ongi, El Pilarren hain xuxen; mezaren entzutetik atera eta Caracas karrikan bada Apatxe izeneko ostatua: hor kasfesnea eta arno muskerra; zabaldu baikoz izaiten naiz elizatik at eta, beraz, terrazan lekua ausarki, ausarki, baina denbora llaburrean, bai baita berehalaxe betetzen. Itzala goxo; izanez ere, badira errexalak eta haien gerizapean ezartzen naiz.
Gurasoak Gasteizen ikasi zuten eta auzo horretantxe zuten etxea, etxeko lagunak ziren; Paraguay karrikan bizi ziren, bertan ataria, berau izkinako orduko elektratresna dendaren ondoan -orai, aseguru denda edo bada- eta leiho guziak Venezuela karrikan (balkoia bi karriketan).
Xikokari arratsean ukanen ditudanekin Garraxi ostatuan elkartuko naiz; lehenago, baina, Zuloa eta Arriagarat joanen naiz eian diska-liburu-komikirik hartuko ote dudan.
Testu hau eskuratu zigun. Ondokoa adelatzen ari omen da.
Ongi jin, Zaloa !
Iruzkinak
Utzi iruzkina: