Intziririk ez

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2022-02-12 13:41

Ezein neska eskualdun ez dut intzirika ikusten, batto ere ez dakusat; haserre bai, eta usu, irriz orobat, ez hain usu, nik dakita zertan bai; aitzitik, intzirika, intziri eta intziri, intziririk intziri (ostaturik ostatu bezalaxe) ez. Eta pentsatu nahi dut, bertzeon ixilik eta eskuntzean, asko intziri egiten dutela, boladaka, etenik gabeko intziriak egiten dituztela, udan beharbada oroz gainetik. Halaxe balitze !

Orai berean zaizkit gogorat jin orai hirur urte ikusi eta segapotoaz argazkia egin nien andderusa elibat Alde zaharrean ikusi bainituen. Udara zen, gaua, uda-gau epela, teilatuan katu bi eta mutxurdinak leihoetan izaiten diren horietarik; aipatu andderusak, arren, uretarik heldu ziren eta Alde Zaharrean bazebiltzan soinean bikiniaren bularretakoa, shortak (amatxik unangaltza llaburrak erraiten die), tongak eta ezker aztal beharriko edo orkatilako bana (oroz gainetik, prefosta), ekitako begi lagunak bularretakoaren erditik dilingo. Eian neskok egina zuten eta egiten duten oraino ere hamaikatxo intziri. Nik halaxe nahi dut. Zeinen zorioneko intzirika ari direlarik heiekin diren morroiak ! Jelosko nitzaie. Baiki !


Utzi iruzkina: