Intziriak
Hizkuntza ahoaren lilia omen da. Ondoko neskak idazle dira eta haien hizkuntza ahoaren intziria da. Izanez ere, badira astekari batzuen kolaboratzaile, orobat badute halako bloga eta beti-beti dute idazten atsegin likitsaz; pertsonaia nagusiak usu neskak dira, emaztekiak eta berauen intziriak, berauek intziri eta intziri, atseginezko oihuxkaka. Neskok ardura etxerat jiten dira, zabaltzarat, eta bertan bazkaltzen gara, udan afaltzen, eta udan ere etzangiuetan lotzen (llollo, ñoño, bobo, abo-abo, abu, momo, dodo, nono, buba, buba-bubaka, buba...). Maite dute lotarat aitzin, zangoen freskatzea eta maiteago dute neronek freskatzea, aimengek, eta nik gogo onez egiten diet; badituzte zangoen axaxal golliz margoturik, badituzte zangoak pullit-pullitak, badituzte ahoragarri, eta uzti egiten didate; ez dut bertzerik galdegiten, haboro uzten didate baina...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: