HORTZARGI

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-07-21 16:19

Maite ditudan nesketarik batto bizi-biziki maitaturik da lantokian, eskolan.

   Laguna Gasteizen egiten du lan, bertako eskola batean, haur eskola batean, Salburuko haurtzaindegi batean, hain xuxen, tranbiak baralekuan parean duen horretan.

   Delako eskolak Salburua du izena eta delako lagunak Izortze du izena. Izortzek, arren, Gasteizen egiten du lan eta bertan bizi da, aste hondar zenbaitetan izan ezik bizi ere. Izortze iruindarra da. Ni batzuetan haren ikusterat joaiten naiz. Lakua deitu txandrian bizi da; aspaldion, badu tranbiara xuxen-xuxen eskolaraino eta tranbiaz hasi da harat joaiterat. Aantxu oren erdi emaiten du hiriko bultziak eta ate-atean uzten. Mehexi.

   Atzo, bazkaria egin zuten lankideek. Izanez ere, atzokoa ukan zuten haurrekiko ikastaldiaren azken eguna. Argazkietan, oi, zeinen pulliki eta propiki ageri ziren guziak. Izortze pulli-pullitena bazen guzien artean, baina gaineratekoak orpoz orpo: zoin baino zoin pullitago eta, lagunak dioenez, zein-nahi bada aukeran bera baino gisakoago, jatorrago, haurrekin zein fameliekin adituago, arituago eta jakintsunago. Neroni nuk kaparrena, ezatseginena, pittoena eta guttien dakidana, ori. Baliteke; ororen buru, lan hori ez du maiteena; maiteena badu udakoa: gazteñoekiko udalekukoa, agorrilarekin, Bidarrain, bertako Etxezaharria aterpetxekoa, uretakoa, uretakoan begirale. Neska, beraz, hondartzarat joan ez baina belztu egiten da; izanez ere, iluna da, iluna, azala ilun: saio bakarra eta belzturik dugu neska, ilunago, eta gogoa argiago, hortzaginak bezain argi, hura bera hortzargi. Txera ona egiten diogu guziok. Tira, ez omen da gisakoena, jatorrena; ez omen da adituena, arituena eta jakintsunena; ba omen da kaparrena, ezatseginena, pittoena eta guttien dakiena. Baliteke hori guzia eta aipatu ezinezkoak. Oro eta haboro. Halarik ere, nik neska maite-maite dut. Xikokakide banu, maitari banu; ipurdia hunkitu egiten dit (haikatzen baitzait buztana batzuietan), aunitzetan besarkatzen nu (orobat)... A, haren sagarrak senditzen ditudalarik, ikusten ditudalarik hondartzan nahiz igarikagian ! Maitariak, baina, xikokakideak bertze batzuk baditu, bertze batzuk dira zorionekoak. Horrelakoa da bizitza eta behar dudana egiten dut, oroz gainetik maitatu, hura maitatu, hura txit, txoil eta lazki kamatu. Zer bertzerik ! Batzuek zera eta bertzetzuok zerik ez eta bai zeraren zera. Dezagun gutti, dezagun beti.


Utzi iruzkina: