HORRAT, HORRAT ENE NESKATXAK !
Libro, aske, ez -ez dut uste -baina senditu, halaxe senditu bai.
Arturratu du, Sol lucit omnibus. Eguna anitx ogarri izanen tzu, lurrak zaporea egotzen diezu. Burgiko adiskide batek dioen bezalaxe.
Haiek ez dira etxen; etxen ez eta haien korpitzaren doi-doiako hunkituaren hutsunea badut, ezpainen goxoa orobat, begietarat soz egoitea, intziriak, intziririk intziri ari izaitea... Oi, haien intzirien gaitza ! Beren burua gobernatu ez eta zernahi oihuxka egiten dituzte, zedarririk ez.
Kanpoan dira, herritik at. Nik gogorik ez eta nahiago nuen musikara lagun lisatu. Haiek ibiltzerat joan dira. Inguru pullitik bada eta bertarat joan dira biak. Halakoetan arropa arina jaunzten ohi dute, bikinia, eta bidexketan bularretakoa eraunzten ohi. Herrian sartu aitzinxean jaunzten dute.
Artea da bertako errexal mota, zurbeltza. Bi olibaztoi ere badira, eta bizpalaur ardantze.
Jende gutti ibiltzen da; andre xahar batzuk agertzen dira noiztenka eta elkarri agur, eta burua itzuli egiten dira etxeko lagunak pasturik (badakite batek ere itzultzen duelakotz eian zer. Lehen, usuago egiten dute; orai, geroago eta guttiagotan: futitzen dira).
Dena lisatu dut. Orenbete emaiten ohi dut; anartean, musikara entzuten dut, musikara lagun aments egiten dut, eta arropara nahikara uzten.
Horrat, horrat ene neskatxak! Eian Herrikorat beheitituko naizen. Baiko. Eguerdi da eta elizdorretik asotsik ez: herrikoek ez dute nahi eta kanpai-hotsik ez.
Toloñoko bideko bi bortukarirekin elkartu dira. Herrikorat gorribelzturik heldu dira. Gagardua limonadaekin galdegin dute, nik turrustakoa. Azeitunak ere bai. Bazkaria atzoko berbera: Errusiako entsaladara eta frutaduna.
On dakigula guzia !
Iruzkinak
Utzi iruzkina: