HONDARTZAN

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2024-03-01 22:29

LEHEN EKITALDIA

Hondartza. Ez da nihortxo ere. Ostatua ere bada, baina hetsirik da: neska bat haren ikuzten ari da. Badu bikinia soinean, ortoz da; musikara badu izekirik: Urkoren Kaioen amodioa. Noizbait bi neska ageri dira eskuin aldetik (ostalertsa ez da haiei ohartuko bai baita lepoaren emaiten ari). Direlako neskak jauntzirik daude eta bikinia arroparen pean. Kokatu eginen dira, ekitakoa parako, bularretakoa erauntzi eginen dute. Kremara elkarri. Halakoak. Oro musikak iraunen dueno.

Sirats.- Goiz dun eta beroaren handia !

Lexuri.- Baiki !

Sirats.- Harat ! Ostalertsa hunat beha ari dun. (Goraki.) Egun onik ! (Lexurik esku eskuinaz agur adieraziren dio.)

Ostalertsa.- Baita zeuei ere ! (Egiten ari zena eta haiei hurbilduren.) Eguna ogarri izanen dun, lurrak zaporea egotziren din. Hobe duzie kremara ausarki hartu.

Sirats.- Egin diagun.

Ostalertsa.- A, hobe, hobe. Zerbaixka nahi baduzie, hortxe nun. Goizez ariko nun; sarri lankidea ere jinen: biok ariko gitun. Egun ez dinat uste sobera jende jinen den: egun buruzuria dun. Ez dinat uste. Untsa dun, itzuli eginen nun. Goxa zaizte !

Sirats eta Lexuri.- Eskarrik anitx !

Lexuri.- Gero joanen gitun harat.

Ostalertsa.- Ongi jinak izanen zarete.

Sirats.- Merzi biziki !

Ostalertsa.- Ez agurrik, beraz. (Badoa.)

Lexuri.- Gisakoa neska.

Sirats.- Gazte, gero !

Lexuri.- Hogoitakakoan sarturik bada, sartu berri edo.

Sirats.- Halaxe iduri din.

Lexuri.- Uretarat nahi ?

Sirats.- Irrikaz niagon.

Lexuri.- Goazeman, no !

Sirats.- Goazemaxu !

(Ezker desagerturen dira, lasterka desagerturen. Ostatuan Urkoren Vinicius lagun hasiren da. Orduan, eskuin aldetik neska bat agertuko da. Beronek ere badakarra ekitakoa. Berak eta ostalertsa elkarri agur. Neska kokatu eginen da, eroso parako da. Musikara kito eta orduan lehenagoko bi neskak agertu eginen dira. Bertze neska haiei beha geldituko. Elkarri agur. Bi neskak etzanen dira, errara etzanen.) 

 


Utzi iruzkina: