Hoberena ez

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2022-02-12 16:37

Sorne eta Selene lagunak dira, aktoresa porno, bata gasteizko eta bertzea Iruñeko. Elkarrizketa egin diete. Zera erran dute:

-Gu ez gituk hoberenak, baina aktoresa porno gituk, urdaxka, ailart, lilitxo, neska teiu, "andderusa plaxent bazain lohi" erraiten digute, beti ere porno, eta harro gaudek, ori.

Arrako ezin jin elkarrizketarat. Berau Ainhize-Monjoloseko da, ama Erronkari ibaxeko, aita Bastidako. Fuenmayorren (Erspainiako Errioxa) ezagutu zuten ezagutu zuten elkar. Izanez ere, bazen Lapuebla de la Barkan Araba Euskaraz eta bi-biek parkeiatu zuten Fuenmayorren; aita izanen zuenak, baina, ama izanen zuenak jo zuen eta holaxe hasi zen harremana, sekula santan ere damuko ez baitzitzaien. Urteak joan , urteak jin, ama Iparraldeko agerkari baterat deitu zuten, aital Iparraldea maite-maite zuen eta harat joanen ziren bizitzerat.

Arrakori erran zioten eian Erronkari ibaxeko uskaraz eginen zuen elkarrizketan, hak baietz, eginen zuela baina galdeak ezagutu nahi zituela hobeki eginen bazuen. Zernahi gisaz, ezin ager: Guadalupen zen, izigarriko dirualdea irabaziko zuen bizpalaur pasadizo eginik; gure oraiko bikotea elkarrizketa bururaturik, Eivissarat joanen ziren halako pasadizoen egiterat. Hirurak handik hilabeterat elkarrekin izanen ziren norat bildurik eta Buradon-Gatzagarat, bertako bestetarat, Buradon-Gatzagako bestetarat. Eta bertatik Sartagudarat, ez bertako bestetarat iraganak izanen baitziren, baina bertako lagunen ikusterat. Bertzalde, erran dezadan orai Gatzaga-Buradon dela, ori.


Utzi iruzkina: