HIZTEGIA
Banaka-banaka gainkatzea, ez dut bertze nahirik.
Eskual Herriko Neska Pornoon Elkarteak (Neporn) azken filma plazaratu du eta lehengo egunean aurkeztu. Gasteizko Ziloa liburu dendan izan zen, goiko solairuko gelan. Laur aktoresa agertu ziren, Aloña, Bakarne, Zorione eta Vanessa laurak larru has agertu ere.
Keinu ttipia izan zen; keinukako argiak ez dira sobera handiak, baina badira zinez adierazgarri.
Ezeinek ere ez du jatorria Eskual Herrian, baina guziak dira eskualdun -ikastolero hain xuxen ere- eta eskuaraz laur-laurrek egiten dute txit ongi: behein ere ez zuten erdararat jo (Vanessak izan ezik, eta berriketariak galdea angelesez egin zuelakotz. Arren, Vanessak xarmanki ihardetsi zion, xuxen, egoki eta hortzargi ihardetsi ere).
Erraitekoak bi neskak adelatzen dizkiete. Bata babazorro dute, Aiora eta bertzea iruindar, Mikele. Berauek filologo dira baina testu likitsen idaztetik bizi dira; filologi ikerketak ere egiten dituzte, baina ez dute ogibide, ogibidea eskuarazko testu teiuen idaztea dute.
Egin duten azken testua Gasteizko Florida deitu okoliari buruzkoa da oroz gainetik, parke horretako errexalei buruzkoa. Gure laur neska Gasteizaturik badira bertako lagun batek gonbidatu dituelakotz. Delako lagunak Gasteizko hainbat leku erakutsiko die, bertzeak bertze, aipatu okolia, bere eskola Salburua txandrian, halako supermerkatuaren pare-parean, Alde Zaharra eta bertan bere ostaturik maiteena: Garraxi, noizbait santander izena baitzuen, El Pilar txandrian Apatxe eta Xarlangoak deitu ostatuak... Zuloa eta Arriaga deitu liburu saltegiak... bere bizitegiaren peko Yaiza ostatua -nihortxok ere ez baitu hola erraiten, baina lehen Txemarena eta orai Txusirena- eta janari denda, berau Patxirena. Bo, hainbat leku.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: