HERRIKO HERRIKON

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-09-15 20:17
1

...euskera salbo ikusi arte ez dut kenduko bizarra... ixtapetik. 

   Jai, hola jokatuz gero. 

   Aimenge giza lamia naiz, erran nahi baita, lamia naiz, baina oilo-ahate zangorik ez. Izanez ere, gizaki hutsa naiz, ura bertan sartzeko biziki laket baitut.

   Mikel Laboa etorri dut hunat. Iragan udako barnetegiko irakasle batek izigarri maite zuen eta hainbat kantore landu genuen harekin.

   Eta hementxe gara hirur neska filmatzeko prestik; bikinia baizik ez soinean, igerilekua hor. Goiz eder hasi behar gara; hain xuxen, herriko Herrikon hamaiketakoaren egiteko asmoa badugu xedea eraz, taxuz eta pulamentuz bururaturik.

   Bastidan gara, Arabako Errioxako Bastidan, zuzendariaren lagun batenean. Etxea utzi digu. Uztaila da, sanferminen bezpraren bezpran. Delako laguna lagun artean bakantzatan.

   Hirurok eskualdun gara, baina ez Eskual Herriko, Ibaguéko, Vitóriako eta Ramallahko baizik. Alabainan, Eskual Herriko neskarik ez omen zen agertu kastinerat, ezein eskualdun neskarik ez. Halakotz, zuzendariak eskuara eskolak ordaindu zizkigun, IKAn eta AEKn ordaindu ere, Gasteizen, Estellerrian eta Bidarrain; iazko udara Bidarraiko Etxezaharrian eman genuen, atsaldeko pulunpaldiak Baztan errekan: ezker tarranta utzi, eskuin zangoen gainean jo, halako harritzarrak bidean eta harat halako pareta. Bertan, arren.

   Zuzendariak:

   -Bo, neskok, hasi behar gitun. Badakizie zer behar duzien egin. Prestik zaudetea ?

   -Ni bai.

   -Ni ere bai.

   -Baita ni ere.

   -Hirurok gauden prestik, no !

   -Edderki. Has gaitezen, arren !

   


Utzi iruzkina: