HERIO ETA BALBEA

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-07-10 13:34

                              Orgasmoak. Tole. Ogibidean hamaikatxok eta biga-bostetan bizi gitine, 

                               intziriak ausarki, eurrez bai eurrez. Intziririk intzirik bizi gitun,

                               atseginezko oihuxkak nik dakita zenbat atxurrean garelarik. 

                               Intziririk intziriko zenbat oren ! Intziriak, beti haien galde,

                               ahalke gaiztorik ez zernahitan, aantxu, ororen aitzinean; udara

                               biluzgorririk emaiten dinagu, pean nahiz gainean, aldean nahiz gibelean,

                                pausorik pauso beti atseginbidean, pausurik pausu, pausatu ere behar eta.

 

Ez dugu iduri, baina gu, Araia eta Ibernalo garen hauek, neska porno gara, binaka ari izaiten gara eta elkarrekin egiten dugu egitekoa, elkarri, eta, erran gabe doa, zein-nahiri, zein-nahik guri.

   Egun, lagun baten hileta-elizkizunetan izan gara. Udara da eta halako uhaldun soineko beltz laburra jauntzi dugu, zurrumadun oinetako beltzak ere bai. Aantxu aitzinaldean ttottotu gara eta jaun ertora tar-tar-tar ari zelarik (prono, kalaka, erretolika, kalamatika, alamen, tartarika eta errosario santua), nik gibelerat egin dut so, aldeetarat era bai eta oro ginen neska, neska ginen oro, mitil gutti, guttitto; izanez ere, zerraldoa lagun maitagarria zen, ezinago maitagarri, neskazale amorratua, emaztekari porrokatua, koi. Gu ez gintuen sekula santan ere gainkatu, baina harekin goxo-goxo egoiten ginen harekin Alde Zaharrerat biltzen ginen aldikal, urtegirat joaiten ginen oroz, beti. Lehengo egunean, Tourrean izan ginen, non eta Baionan, eta hirurok ukan genuen ikurrina eskuan. Biharamunean, Landetarat jo: bertan bagenuen zer egin, zeini egin. Eta, egun, delakoa hilik datza, gaixoa ez da gutartean. Ez da engoiti delakoa, zelakoa baizen, zendua da. Denbora johan, gu bereki johan, edo halako (ez naiz untsa oroit). Iduri baizait bizitzean galdu egiten dugula, beti gal eta gal, taigabe, eta noizbait bizia bera; orai, eta aspaldidanik, gogoko mutilak ari izaiten zaizkigu inguru-minguru, geroni ere bai bati baino haborori hala; noizbait, baina, Herio eta Balbea, biak ala biak inguru-minguru, norbaiti; eian guri zaharrean, zinez zaharrean eta uste baino hoberik izanen garelarik ! Agian ! Anartean, bizirik diraugu, iraun ere: orai artio xantza ukan dugu, ukan.

   -Sartzeak hartu dituna ?

   -Ua. Sasoiz heldu nun. Bazunan mundu bat lerro-lerro.

   -Edderki. Aunitz eskermile, no. Joanen garea zintzur bustitzerat ?

   -Joanen ez gutun, ba ! Egarri haiza ?

   -Egarri-egarri ! Egundainoko turrustako iluna dinet harturen !

   -Ikimilikiliklik, arren !

   Larrazkenarekin Araba abesbatzak azken kantaldia emanen omen du eta txartelak hartu egin ditut, ez genuke huts egin nahi. Ez ahal dugu lanik ukanen. Ez dut uste: buruiletik harat, gutti eta aunitz ikasten dugu, arren. gazte gara, gazte eta konforme gara gazte izaitearekin, baita lanarekin eta ikasketekin. Geroaren irabazten ari gara, pantaila nola, gu hala, eta pantailetan eskualdun neska pornook aski nagusi, askitto. Ze nahuxu ? Halaxe da eta gu guziz pozkidaturik, ori.

   

 


Utzi iruzkina: