Haurraren maixtra

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2022-03-05 02:50

Laket dut. Neska hori zinez laket dut. Like. Placet.

Eztiñe du izena. Haur-eskola hezitzaile, ene haurraren hezitzaile; beti da antxume, ortainzurik. Halaxe erraiten du. Hankutsik, alegia.

Atzo erran zidan sar eta ipuialdian izan nendin eta nik batere zalantzarik gabeko baiezkoa eman nion. 

Zeinen den pullita ! Jauntzirik da, baina ortozik askitto dut.

Hezitzailea eta esposa; berau ezinago laketgarri dut, hura laletgarri txit. Iaz andereñok galdegin zigun halako argazki liburuska egin genezan; aurten ere bai, iazkoaren jarraipena. Esposa argazki zenbaitetan ageri da, hondartzan, sagar agerika baina gibeletik ikusia, haurra ondoan, edo besotan, eta hola ageri da delako liburuxkan. Are, andereño ikusi izan dut igerilekuan, hura ere papo has.

Banaiz, izan, meta gaineko txori, esne-mamitakoa. 

Eztiñe... Zein da hastial izaitearen ifertzinazkoa, edo berdin kakingarri izaitearena ? Bada, Eztiñe eta ifertzinazko horiek orobat. 

-Xuban !

-Mantxut !

Esposa anderea deika ari zait. Lisaburdina berorik da. Lisatzerat, eta Izaroren kantoreak lagun, esposa kanapean etzanik telebixtari soz, bertan infinizio bat gift porno, gerokoa xinpleenak ere badezake iger.

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: