HALAKO NESKEZ ZAPART

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-04-25 20:39

Lantegi batetik atera berri naiz. Delakoa gizalabek zenbateraino nahi gaituzten gizasemeok likits, lohi, gordin, teiu... Berrogeita hamar pasatxo izan gara, haboroxenak emazteki. Eta noraino nahi gituzten gizalabek gizasemeok haragikoi ?

   Lantegirtik atera baikoz, zintzurraren bustitzerat joan gara batzuk; neska batek erran dit hark badituela laket maitagarrizko gizon haragikoi guzizkoak. Haren aburuz, lantegirat bildu emazteki guziek nahi gituzte beti prestik, beti garbi eta prestik, beti haien noiznahiko hartzaile, haien tupusteko gogo-betegarri beti, betiere, edo abantxu, bixtan dena.

   Noraino, beraz, zenbateraino ? Betiraino eta zedarretarik harainoago.

   Lantegiak bazuen izena "Maskulinitate likits agerikakoak".

   Etxerat pozik joan naiz, bakarrik baina pozik; izanez ere, partaide gehiaenak baziren emazteki -ehuneko 81 nonbait han-, baziren neskak eta oro ezinago likits (udara da eta zenbait igerilekutik sartu berri, artean ilea bustirik eta bikiniaren bularretakoa baizik ez soinean gerritik goiti). Etxerat bakarrik baina pozik; izanez ere, bada halako neskarik ihaurri: aurten, bederen, bada halako neskez zapart.


Utzi iruzkina: