JES !

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-08-18 10:45

Idoia. Izenagatik, ez da Erronkari ibaxeko -gero bertze zerbaixka kondatuko-, Iruñeko baizik, baina Gasteizen bizi da; izanez ere, Gasteizen dugu ikasle. NUPen ikasketak bururaturik -andereño dugu geroztik-, Gasteiza bertze zerbaixkaren ikasterat: eskual filologo izanen dugu noizbait. Gainerat, bere aldetik latina eta greziera klasikoa ere ari da ikasten, bere aldetik ikasten: amentsetan badu iduri bat eta bertan emazteki zaharra dela, etxen dela latinezko eta gezierazko testuen irakurtzen ari eta arrahaurrak jinen zaizkiola ikusterat, eta eskuaraz bai, baita latineraz eta grezieraz eginen diela... Alta, mementoan, hondartzan da eta hainbat libururen artean Jane Eyre ekarri du, bere liburu kuttuna baita, Helena Burns eta Jane Eyre bera maite baititu. Hilabete pasatxo emanen du eta badaki egun batzuk hodeizu izanen direla, hoxpil ere, eta orduan aro iluneko pasarteak ditu irakurriko.

   Hondartzan da. Ait´et´amak herenegun arte izan ziren harekin. Iruñerat itzuliak dira engoiti. Berbera da, beraz. Etxe osoa haren. Zernahi egin diro. Aspaldidanik halaxe da. Zoriontsu da, gurasoek badakite eta ezin hobeki senditzen dira haurra holaxe.

   Badu bertze xantza bat ere gure neskatxa maiteak; hain xuxen, bizitegiaren parean bada hondartzako ostatuetarik batto eta baita soroslearena ere; gainerat, hondartza nasai izaiteaz gain, zabal ere bada, erran nahi baita, jendea pikarrai egon daiteke, baita burkinia soinean ere. Idoia, bixtan dena, pikarraigorri emaiten da, holaxe egoiten, uretarat holaxe joaiten eta baita aipatu ostaturat ere -bertan ttottotzekotan, baina, xukadera joan behar aldean, eta neska noizbait halako turrustakoaren hartzerat joaiten da xukadera aldean, bertzea hondartzan utzirik, garrantzitsuena aldean, jakina.

   Baduela bertze xantza bat salatu dizuet eta egia da, egia beritablea, baita baduela eznahi bat ere: goizetan usu joan behar sekretarat libratzerat, hiruzpalau aldiz bai. Goiz eder jaikitzen da askaldu, hertzeen baitakoa zotukatu eta libratzerat hasiko bada. Bizpahirur aldin sekretarat eta askitto prestik da hondartzarat joan eta bertan lasail egoiterat; zenbaitetan, sekretarat joan behar loraino ere eta ostatuko bakartokirat joaiten ohi da, zenbaitetan etxerat ere, kasuaren arabera. Uzkia, baina, untsa du. Hain xuxen, bizi-biziki laket du uzkian atsegin-jostailuren baten sartzea eta mutilek nahi du sar diezaioten uzkian, popatik eman diezaioten -nekaren batek gogatu badu, orobat.

   Izanez ere, Idoiak irakurtzea ez ezik, mutilen gogatzea eta amontegin bapo ibiltzea ere badu maite. Aspaldion, neskak ere gogatzen ditu, pottottakoi bilakaturik.

   Laguna bi asteren buruan jinen zaio. Iruñeko Abarzuza liburu dendan ezagutu zuten elkar.  Idoiak liburu erotikoren bat nahi zuen, mutila han ere bazen eta entzun eta so gelditu zitzaion eian zer, Idoa Karrikirirat joan zen gero, mutila hari jarraika eta dendariari goraki eian ba ote zuen liburu erotikorik eskuaraz; Idoaia ohartu egin zitzaion, eta irriñoa mutilari. Gerokoa zernahi Rochen eta elkarrekin ezin hobeki...

   -Jin nahi bihar, etzi edo Allotz alderat pikarraitzerat ?

   -Ua, bai.

   -Edderki ! Noiz nahi ?

   -Noiznahi !

   -Bihar joanen ?

   -Bai.

   -Zein orenetan nahi eta non ?

   -Gurutzeko plazan.

   -Hortxe izanen nun.

   ...

   Idoiak baditu bi lagun neskei ere udan erraiten baitiete eian pikarraitzerat joanen diren elkarrekin urtegirat. Orai arteko ezein neskak baietzik ez, denek ezetz alegia, nagi, eko. Ilun gogoa ukaiten ditu neskak lagun horiek zenbaitetan egun zenbaitez. Jai, no, beti jai, neskak horretarako gurekin ja-jai. Hi izan ezik, prefosta.

   -Baina ez duk berber gauza, eztia ?

   -Nagi.

   Halarik ere, arazoa ez da larri batere: urtegirat joaiten dira eta neska parrasta batekin gertatzen. Mutil horiek beti pleini, beti pleinuz. Kontua da maite lukeela baiezkoa biltzea. Ezina ekinez egina, ezina ekinaren ekinez egina, mutilok

   Idoiak aurten oraino gogatu ez. Lagunak badaki llaguntsa gizonkari amorratua duela. Hik nahi dunana eta nahikara, baina ni nizalarik, otoi, gu baizik ez. Akort ? Hirukoteka eta gehiagoka filme porno, komiki eta eleberri erotikoetan. Halaxe nahi ?  Idoiak hala nahi, eta gerokoa gero... 

   Harat, tupustean eta ezenustean, mutil bat parean badu:

   -Hi eskualdun haiz, eztia ?

   -...Bai...

   -Guhaur ere bai. -Laur neska eta mutil bat ari ziren urrunxka, ekuri eta beha-. Nesketarik hirur kailes tun, bertzea piltzo eta gu bagitun bertzea Bastidako eta ni babazorro, eta gero bertze bi neska jinen tun guenganat, orai komoditateetan tun, bata xiberutartsa eta bertzea Donemiliaga Kukulakoa.

   -Jes !

   -Bitxi, eztia ?

   -Bitxi eta ezinago bitxi !

   -Besobaloian nahi gurekin?

   -...Bai...

   -Jauntzi bikinia eta haugi guenganat. Hantxe egonen gitun hire igurikan !

   -...Edderki. Heldu nun... Bikinia jauntzi eta oro bildurik heldu ere...

   -...Ekitakoa neronek dinat harturen.

   -Eskarrik anitx !

   Handik guttirat, oro ari ziren ari eta ari eta, gero, ostatuan ari ere. Gogatu behar ote gure Idoiak ? Bazitekeen...


Utzi iruzkina: