GURE GALDE
Ikasi eta larrutan ari. Orai artio halako xantza ukan dugu.
Ikasi,Iruñean, Uruñan, non eta NUPen, goiko eraikinean; izanez ere, bada zaharberriturik eta berriz ere zabaldu dute. Maistra izanen gara hirurok.
Larrutan. Horixe dugu ogibidea. Horri esker bizi gara, horri esker ordaintzen ditugu unibertsitate-ikasketak. Udan baizik ez dugu lan egiten, egundainoko lana: beti gure galde, bai baikara gazte xarmegarri eta eta ahalke gaiztorik gabe lotzen gara aantxu zernahiri, nornahiri. Bada neska haboro, prefosta, tole, nahi hainbat, baina gu begiz jo gaitu bizpalaur ekoiztetxek eta ez dugu kanpora gitzaten nahi.
Artea ikasten dugu. Goiko eraikinean Arte ikasketak dira. Noizbait Irakasle-ikasketak izan ziren bertan, eta bertan ama, ama ikasle.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: