GOROTZILEAN GOROTZILEKOAK
-Hauxe duzie gure korpitza. Oro zien. Arima baina gure, beti gure.
Eta hasi zitzaizkigun, hasi, merezi genuenaren emaiterat, eman eta eman, eman ahala eman, eta ederra merezi baikenuen, ederra eman zuten guziek guri, ederra bilarazi genuen geronek haiei. Artean baginen ixuria ahoan eta ondoan, xortaño bat edo bertze dilindan, eta elkarrizketañoa egin zigun neska batek; baginen artean biluzgorririk eta elkarrizketañoa, eian ze gisa eta halako, eta kito: hoztu aitzin, urtatzerat.
* * *
Gu sorturik gara ahorat nahi hainbat buztan ekartzerat, horretarakoxe gara sortu eta ari gara, ari, beti ere ikasketak bururaturik eta hainbat eta gauza gehien ikasirik, oraino ere ikasten ari, prefosta.
Ahorat nahi hainbat buztan, baita nahi hainbat izterxagu pare eta uzkiak nahikara ere: uzkiak, beren beltza argitu egiten itugu genoen mihiaz.
Sofrikario, halere, noiztenka ager, baina, zorionez, desager, desager eta euritarat jalgitzen naiz ni, gu oro, Tirsa eta Myriam jalgi ziren bezalaxe.
Biba gu ! Gora gu ta gutarrak, to ! Chapeau, mon vieux !
* * *
Entzule ona izanagatik, gogoko nesken intziri-oihuxkak naroki nahi ditut, tole, tole eta goraki, tole, goraki eta usu. Zeinen maitagarriak diren gogoko urdaxkak guriki eta goriki ari direlarik, goxa eta goxa, ahalkegabeki, eman ahalaren emaiten ari, zernahi bilduz.
Neguan halakorik guttito, ez bainaiz karrikaratzen; berotean baina, askitto, nahikara ez baina biziki ontsa: haiekin asera, nahierara, ad libitum, eta beti ere zaporedun, neskak zaporedun baditut, neroni ere bai: jende, plaxent, gisako eta begitartetsu.
* * *
Xikokan ari izaiteaz gain, mundu nigarrezko hunetako atseginik egundainokoenetarik ura ere bada, baita libratzea, hil hondarreko lansaria... osagarria, bixtan dena, ahantzi behar baitzitzaidan eta funtseazkoa da, izan... Zein ere, irakurle ? Atzendurik banuen bertze batto: galtzarbeetan potta; nik bilogaberik badut, prefosta, pottotta ere bai.
Bertze zerbaixka: nik laket dut pitzi-patza eman eta larrujokideek uzkian haiek maite duten zerbaixkaren emaitea, eman eta milikatzea, uzkian mihiaren sartzea eta haren ilungoa argi dezatela. Zuk, irakurle kario bezain arraroa, zer nahi duzu uzkian pitzi-patza emanik ?
* * *
Barquilleros karrikan ari gara, goiti ari, bazkaltzetik; arimarik ez; ekiak dzinkatu behar zuela iragarri zuten eta ez ziren, ez, okertu. Neskak arropa arinetan sartu dira jatetxean eta arinagoetan karrikaratu. Herenegun eta atzo uretan izan ginen, egun idorrean: bihar ere uretarat, pulunp. Mesoirat gindoazen, baina haiek nahi zuten karrika horretan gaindi eta ez zitzaidan axola: altekan da mesoia.
-Emadan hirea.
-No.
-Neronek ditinet gordeko.
-Galtzoina erauntziren hik ?
* * *
Aspaldion, lagunok enean elkartzen gara eta ikusten ditugu halako neskak ziloz inguraturik eta zilo batzuetarik buztanak sortzen eta milikatu egiten dituzte. Ziloetariko buztanen milikaldia.
Lehengo egunean, halako mutilak ere agertu ziren ekinean eta haiexek ere ikusten ditugu, neskok maiteago, mutilek bertzeak maiteago.
Eta denok maite-maite ditugun iduriak dira neskaren bat so eta mutilak milika eta milika ari direnak.
Nik maiteen ditudanak dira halako agureak neska gazteren batekin ari direnak. Pottotta busti egiten ohi zait.
* * *
Bakante, menade, andderus, lamia... Hirurekin naiz. Honat jin gara, oraiko plazaño hontarat. Bertan bada iturriño bat eta bertatik ura, ura dario delako iturriñoari, hotsa dario urari. Eta ni zoriontsu naiz hirur neska hauekin hemen, hemen eta sasoi hunetan, aurtengo udan.
Bertze argazki batzuk egin ditiet. Egun ikastaldirik ez atsaldean eta hiriaren ikusterat jin gara. Alde Zaharrean gara, bazkalondoan. Arimarik ez. Bertakoak barne-ilunpetan, kospeiok baizik ez karrikan, karrikaren bateko itzalean, gerizapean. Guhaur, kasu.
Ene zoriona neska hauekin. Etzi ikastaldia kito. Herenegun hasi ginen elkarrekin. Ezin hobeki moldatzen gara. Baduket etxea Man irlan, Aostan eta Kornubian. Eta haiek Arabako Errioxako Bastidan, bertako txalet horietariko batean, igerixkagia eta guzi, i.
* * *
"Safo, poetisa erótica". Halaxe irakurri dut liburu-denda bateko erakusleihoan. sartu eta erosi egin dut, batetik izenburuagatik -poetisa elea laket dut- eta bertzetik azalagatik: halako neska bat hondartzan, biluzik, ilustratzen ari eta liburuak dio Safo.
Berriz ere naiz amorostu, orai azaleko neskaz, bai baita pikarrai, hondartzan, eta ilustratzen ari. Maite ditut, maite, hondartzan-eta libururen bat eskuan duten neska maitagarriak, berauek bikinia soinean, edo papo-has, orobat da.
* * *
Herriko bestetan ezagutu nuen babazorroa eta biok hondartzarat joanen gara bi asterentzat.
-Baia ?
-Bai. Nahi ? Jin ditekea gureki ?
-Nahi badun...
-Honat argazki bat...
-Ederra, gero !
-Nahi, beraz ?
-Baiki !
-Erran nioan nahiko huela, nahiko ez huen, ba !
-Irrikaz nun.
-Hirur izanen gituk. Hotelean bazekiate.
-Ezin hobeki !
-Mahonero duk.
-Hura mahonero, hi babazorro eta aimenge rabudo. Ez zegon, ez, gaizki, no !
-Txit ongi diok !
* * *
Haiekin kortisol gabezia izigarri da; ni izaiten naizen leku zenbaitetan haiek ez dira izaiten; leku horietan ez da eskasik izaiten, haiek baizik. Egun, kasu, igerixkagian izan naiz; nolako neskak non-nahi ! Eskasik ez, beraz, maiteok, ziek baizik.
* * *
Haien artean egon ezin naitekeen aldi horiek -usu joaiten baitira urrun filmatzerat- jasan egiten ditut, beharko jasan, baina geroago eta jasangaitzago zaizkit. A, zenbat buztan milikaturik itzultzen zaizkidan, zenbat aldiz uzkitik jorik, zenbateraino xikokaturik ! Zorionez, etxen sartu, etxen luzaz egon eta hori guzia eni ere. Zorionez !
Nik nafarrilarrari noiznahi lotzen nitzaie, noiznahi, ardura, bai baitira harzara joanen, joanen eta itzuliko. Eian agerra harateko den, ez etxeko.
* * *
Kasik ezin sinetsia izan zait zeinen izan diren bi-biak atsegale aseezin barda hoteleko ganbaran Iruñerat jin naizen bi neskok ! Nik halakoak nahi, halakoak laket, baina hainbertzerainokorik ez dut sekula santan ere ukan kapez kap, ez eiki.
Planto. Bai baitira amentsetako eskualdun urdaxka maitagarri. Planto. Nahi badute nik lakio, haiek xedera, edo ifertzinaz, orobat da, edo ez bata ez bertzea, berau ere baita orobat.
-Ze asmo duk, to ?
-Heldu den astean bertze norabait ?
-Iruñean ezin hobeki izan gituk, hotelean xarmanki, xarmanteko gaua eskaini diguk.
-... Norat nahi ?
-Oihaletxola harturik, uhalderen baterat: ez omen ziakarrek euririk.
-Eta bertan bertze norabaitekoa gogoratuko.
-Ados ?
-Ontsa dea ?
-Ontsa ez ezik, biziki ontsa ere, no !
-Izan bedi, arren !
* * *
Zabal ditzagun pottottak gure nafarrilarrek arnas har dezatentzat !
* * *
Ireki ateak atsegalezko munduari. Eskualdun neska pornoen testigantzak.
* * *
Errezitaldi musikatua: ahixuria kanta-kantari.
* * *
Bertsu saio literarioa: Eskual Herria bete atse-atsegale, intziri eta oihuxka.
* * *
Antzerkia: Egun gogoangarriak. Hondartzan bi neska eijerrekin bi aste pasa. Egundainokoa !
* * *
Bi neska zeregin komun batekin: aimenge xikokatu. Bi-biek jauntziko dute buztan bana eta uzkitik joko nute. Ni buztana xut, guziz haikaturik eta gogorturik, bixtan dena.
* * *
Kantaldia. Intziri-oihuxkak. Halako neska biluzi taldea kanta-kantari, eleak lohi, soinuak teiu, haiek ahalkegabe. Kantari hautak.
* * *
Antzerkia. Arimen gaua errekan. Udara, gaua zohardi, beroa, hirur neska eta mutil bat errekan; su egin dute, gitarrara badute; bero dira, bero-bero...
* * *
Ni neskak maite dituzten neskekin ibiltzen ohi naiz udan, hondartzan-eta, maite baitut, maite, neskak elkarrekin izan eta elkarren maitatzea, Internet bidez aantxu ez dut bertzerik ikusten.
* * *
Eguberrietan sartu behar gara eta gure bikini-etxeak badu publizitatea plazarat jalgia. Holakotz, hamaika karrika bada bero.
Hirur modelo badugu eta hirurak bikiniak soinean, zein baino zein eijerrago. Biloholli, indiar itxurako eta potolo xamarra. Bikiniak neska gehienek -eta mutil bere neskendako mutil gehienek- erosi eta jaunzten dituztenak: ttipi, bularretako errezel tankerakoa eta xingola lepoan, bizkarrean eta aldaka edo mokorretan. Hots, estaltzekoz gerotan, guttitto, eta kito.
* * *
Enpresak ez du ordainik igortzen ohi eta nik sostengua galdegiten ohi dut, badut lankideen baimena: lagun ditudan ailart batzuk ekartzen ditut, nahi dutenak edo ahal dutenak. Baldintza bakarra da ez direla haurrekin berberak baratu behar, beti behar lankideren bat.
Udan, arropa gutti ukaiten dute soinean, beroa handi baita eta baratzean izaiten baikara: probestu egiten dute. Lankideek ere ez pentsa arropa aunitzez haboro ukaiten ohi duten soinean.
Maite dut neronen lana, haur eskolako lana; maite ditut lankideak eta, erran gabe doa, maite-maite ditut julis, ailart eta lilitxo ibiltzen ohi naizenak, a.
* * *
Neskenegun gaua. Udara da. Bi neskarekin atri naiz ostaturik ostatu. Karrika zenbait jendez mukuru.
-Komunerat noan.
-Zer hartuko ?
-Boka.
-Akort.
Sekretan, hainbertzenareki, neska bat lotu egin zait; nik, baina, ez: arazorik ez dut nahi, batetik, eta bi neska maitagarrireki ari nintzen, bertzetik. Beraueki arra elkarturik, salatu egin diotet zer zaidan agitu.
Ene xantza ! Bi neska maitagarrireki ari, neskenegun gaua zen -gaua zohardi -mutxurdinak leihoetan, teilatuan katu bi-, sekretan lotu zitzaidan neskak ez dut uste ateka gaiztorik sorraraziko didan... eta hurrengo ostatuan neskak sekretarat joanen ziren eta kulotak eskuan aterako, gonallaburraren pean kulotik ez. Zer nahi ote zidaten adierazi ? Baietz asma, irakurle prezatua !
* * *
Udara da eta emaztekiak desonestki jauntzirik dira harat-hunat karriketan gaindik, erran gabe doa uhondoetan, nolaz uhondoetan, eta inobreka !
* * *
Inobreka karrikaratzen dira neskak halako bero pullita delarik arropa albait guttiena soinean, inobreka. Nik bi begi baizik ez. Ezin, beraz, dnei sorik egin; unetan, sinapsi bakarra: ezin guzien potreta atxik kaskezurrean; bi esku baizik ez: ezin nahi hainbat fereka egin. Ezin, ez ahal ! Buzkatn bakarra eta bi ixterxagu... Aski eta sobera, guttittok nahi ukaiten baitu eneki alberdanian. Hala hobe, hobe, guziendako ukaiten baitut. Ene zoriona !
* * *
Aimenge ikarzolan ez nintzen bigarren mailako, neskok ez; lizeoan ere ez; Unibertsitaterat joan nintzen eta bertan ere ez. Orai, Eskualpornen ere ez naiz bigarren mailako, emaztekiok ez gara bigarren mailako: batzuk aktoresa porno ez garelarik ere, ez gara bigarren mailako.
Ni film-idazle naiz...
-Horrat, horrat gure film egilea ! Norat hoa eder galant hori ?
-Komitateetarat. Nahi badun, badakin noiznahi jin haitekeela.
-Estimaturik dion, harturik bezalaxe.
...Hura ere ez da bigarren mailako.
* * *
Zein da ogibiderik ilunena ? Heriori edo Balbeari loturikakoa ote ? Menturaz, bai. Menturaz. Nik ez dakit. Nik badakit gurea, enea eta parean ditudan neskena ez dela; aitzitik, pozgarrienetarikoa da: betik pikarraigorri, beti berorik dauden batzuekin, beti berotan eta osagarria artaturik beti. Osasuna munduko paregabeko ondasuna, edo paregabeko munduko ondasuna, ez baitakit xuxen nolaz den. Intziri-oihuxkako lana alaitasunari lotuz gero, gurea bai alaia, a !
* * *
Lagun eta izterbegien arteko arrakala guk ez dugu egin, baina, izan, bada eta, noiztenka, aipatu arrakalaz harainditik oldarraldia heltzen zaigu. Guk orduan zer egiten ohi dugun ? Larrutan areago, usuago, prezioak beheititu -halako eskaintza berezia- eta ikusliar kopurua emendatu egiten da. Gu larrutan hetemeteka -ezin hobeki baita-, ikusliarrak guri so inobreka eta etxerat guk sos haboro. Gaixkiak entzuten ditugu, guri bost, eta oldarkor guzien gainetik eta baita haien jarraitzaileen gainetik harat han milaka aldarri atsegalezko, milaka, infinizio bat, ori.
* * *
Kanpoan ez dut larrurik jotzen ohi, lanean baizik ez, eta bizi-biziki artaturik gaude sexu arizale guziok. Aimenge, beraz, bizi-biziki; holakotz, sasoia ontsa, eta gazte naiz, gazte gara.
Kanpoak infekzioneak goiti ari omen dira. Et-et-et ! Ni begira nadin lan-osagarriak kinka larrian parako dizkidanetarik ! Ez, gero ! Ez ! Eta arta handiz begiratzen dugu geronen burua, askitto xahutzen du ekoiztetxean ontsa baino hobeki egon gaitezentzat. Hola, hobe, hobe !
* * *
Alberdaniako gogoa dut, larrutako gogoa, bakantzetako gogoa, belztekoa, begi ñabarra nabarmenago izaitekoa, begi argiak ere nabarmenago... horiendako guziendako eta haborotako gogoa. Arramaiatza da, geroago eta hurranago ditut, beraz.
* * *
-Ponteigel ala atsegale ?
-Atsegale.
-Atsegale.
-Atsegale-atsegale !
Kar-kar-kar.
-Hirurok zituztet atsegale.
-Baiki !
-Baiki !
-Baiki !
-Ziek ostia konsakraturik ez, bixtan dena.
-Ez !
-Ez !
-Ez !
-Guk buztanik...
-Buztanik eta iztersagurik.
-Eta buztanak tzar, askitto tzar.
-Nik uzkirik ere bai, baina emakumezko uzkirik, neska uzkirik...
-Eta pottotta...
-Eta pottotta...
-Eta zuk gutan, neskotan, zer laket ?
-Galtzarbeak.
-Galtzarbeak ?
-Udan ?
-Udan nahiz neguan.
-Baina izerdirik ez, eztia ?
-Ez izerdirik ezta bilorik ere, ezta lurrinik ere. Galtzarbeak hutsik.
-Bitxi, gero !
-Eta zankoak, berauen milikatzea.
-Hori bai !
-Baita usaiakoa ere, eztia ?
-Baita ere, prefosta !
* * *
Gu larru-joile profesionalak izan nahi gara; karrikan jo egiten dugu, usu jotzen dugu larrua: amatur gara eta profesional izan nahi, bai baikara zale, koi. Unibertsitateko ikasketak aurten kito eta udan hasiko bide gara, mintzaturik bagara engoiti. Igerileku-sekuentzia dateke. Ez date era edo leku hoberik profesional hasteko, gero !
* * *
Lizeoan, Latinera, Literatura eta Historia eta Geografia aldietan hauta nintzen, baita Magisteritzan ere, beti ere salbu Matematikan, edo Fisikan, Kimikan hobeki moldatzen nintzen. Ata, larrutan hobekienik moldatzen nintzen aldia zen, bai lizeoan -orok gainkatzen zuten horietariko nintzen-, baita Fakultatean ere. Halakotz, aktoresa porno sartu nintzen, eta ezin hobeki frogatzen dut zeinen naizen hauta xikoka, zeinen dudan larrutan ari izaiteko talendua eder. Eta taldendu honen garatzen ari naiz oraino ere, oraino ere eta luzarako nahi nuke: oraino ere badut zer hobeki, ukan.
* * *
Badira langintzan bi mutil beti haiekin ari izaiteko irrikaz bainaiz. Biga-bostetan nahi nuke gainka nazaten eta ez nute gainkatu bi aldiz baizik. Halarik ere, harremana atxiki nahi eta idatzi egiten diogu elkarri, taldea egin dugu. Lanean batek jakin noiz debru nuten harzara xikokatuko, lanetik at eian lehenbailehen elkartuko garen, udan nahi nuke, eta udako hilabete baizik ez ments. Haiek nahi. Neronek nahiago, gero !
* * *
Emaztea eta biok ez gara mintzatzen ohi, hura ez zait mintzatzen ohi, etxeaz eta seme-alabez izan ezik. Ni kulturaz mintzatzen ohi nintzaion, bortiez, Literaturaz, Historiaz, zinemaz... nik dakita zer... atsegaleaz... noiznahi pott... noiznahi zernahi, baina jai: hark buruan etxea, etxeko eginbideak eta seme-alabak baizik ez, aantxu. Hainbertzenareki, noizbait ohartu nintzen eta kito. Geroztik, ja ere ez: ene aldetik soldata baizik ez zai interesatzen, hain xuxen haurren altxatzeko soldata, bereareki batean, prefosta. Kito. Ez da bertzerik gutartean, eta nik ez dut norat joanik. Halakotz, hor konpondu behar naiz, jasan. Atxik !
* * *
Iturritik ur ona, panina, noiznahi eta hamaikatxo buztanetarik salda beroa, ona ere bai, ez, aldiz noiznahi, eta geroago eta zailago ari zaigu neskoi: mutilak mesfidati, ez ote dugun haietaz gezurrik erranen eta haiendako kalte betiereko. Orai, puri-purian da. Gazte naiz oraino eta aukerak izigarri murriztu zaizki, zaizkigu: mutilek gurekin nahi, gurekin zernahi nahi, salbu gurekin lekukorik gabe gelditzea, zirrika eta hola hastea. Jai denok. Jaia kito, edo aantxu.
* * *
Goizean, tupustean eta ezenustean, ene liburuteagiareki egin dut tupust. Bertako liburu haboroxenak eskuarazko dira, porno, ipuinberri, orotariko hizkuntzak... Hamaikatxo poster ere badut eta aantxu guziak neska maitagarriak biluzgorririk edo bikinia soinean ageri direnak; halako erliebedun Eskual Herria ere bada tartean... amaren argazki bat ere bada, Barnako Rambletan kameradunarenganat irriñoa ezpainetan ari... CDak ehunka -porno nahiz ez porno-, binilozkorik aunitz, neronek idatzi paperak nahi hainbat, ezin zenbat; halako paperñoak ere bai, noizbait hain inportant agitu zitzaizkidanak, janari puxka ahantziak, barbalotik ez, hauxe bai, hauxe !... Aste hundarrak ari naiz baliatzen horren guziaren etxe berrirat joaiteko.
Zeinen zoriontsu sendi izan naizen haiek eni so beti ere, usu bederen, neska maitagarriren bat arrimu-arrimuan ! Orai, xahar banaiz, baina boladan baita neskatxak xaharronganat jotzea neskarik ez ments ondo-ondoan, eta ez da baitezpadako biluzik egoitea, orpogorri egoitea aski eta Kulturaz solastatzea, baita Politikaz edo Gizarteaz ere, beti ere ezkertiar, abertzale, eskualtzale, ekologista, antimilitarista, elkarti... gaztettorik eta gazterik bizi izan ditudanak.
* * *
Unibertsitateko lagunok garbi dugu: hobekien egiten dakigunari esker bizitzeko asmoa dugu; ikasketak bikain eta baditugu soinean, orai soineratu behar hobekien egiten duguna: larruaren jotzea. Izanez ere, pijo-pijo gara larrutan -Bautiasta Bazterretxe gure aldean hutsaren hurrengo-, xikoka hautak. Bizi gaitezen, ba, hobekien egiten dugunari esker, elorriak elorri; lagun bi badugu haur eskola banatan eta a, zenbat elorri enpresak eraginik -publiko izanagatik-, guraso batzuek eraginik eta lankide batzuek eraginik ere. Ama delakotz, bertzenaz... Lehen Hezkuntzarat joaitekoa da, edo arrotzendako hizkuntz eskoletarat, hots, erdal eta eskual eskolen emaiterat.
-Nahi badun, badakin gutarterat ere jin haitekeela.
-Estimaturik dioxu, harturik bezalaxe. Nik larruaren jotzea bizi-biziki laket, baina nehortxok ere ez ikustea ere bai. Badakizue. Ziek ez bezala; izanez ere, ziek beti izan zarete urdaxka handi, eta ni... serora, seroraño, halako seroraño moderno edo.
-Serora ez zekinat, ez dinet uste, baina bisluit egite paregabea bai, baiki.
-Eskarrik anitx.
-Gu salda beroaren kanporarazten bezain paregabe, ori.
-Bai, horixe !
Kar-kar-kar.
Bastidako plazako Herrikon gara. Ardura jiten gara honat. Beti sartzen gara Gerlateko eta haren ondoko altxatuen museoan. Eskual Telebirtzan ere egin zuten halako dokumentala, nolaz altxatu ziren gorri batzuk Gerlatean eta hura bururaturik. Nik aitatxi nuena gorri izana da, hil artio gorri. Eta harro nago, gazte eta atsegale naizen bezain harro, o.
* * *
Egun ponteigel lagunarekin elkartu naiz hura elizatik aterea. Elkartu eta Alde Zaharrerat joan gara ostaturik ostatuko asmotan.
Atzo, feminista lagunarekin elkartu nintzen eta berber gauza egin genuen hura halako elkarretaratzetik itzulian.
Herenegun, hirur biluzle lagunekin elkartu nintzen, egun pasa elkartu ere, eta laurok izan ginen urtegian.
Bihar, guzieki elkartuko naiz Gazaren alde.
Etzi, Iruñean, Eskuararen aldeko manifestazionerat joanen gara txaroa, ponteigela eta bi biluzle, tarrantan bortz.
Udan, bi biluzluzle, haien bi lagun biluzle eta bortzok bakantzatan joanen gara, Italia hegoaldeko hainbat hondartzatarat joanen.
Halaxe. Eta halaxe denez, ni zoriontsu baino zoriontsuago bizi naiz. Ni halaxe ikusirik gurasoak lorian, lasail; arrebak beti eni adar joka, baita loba nagusia ere. Anartean, aimenge xapi-xuritan txit bero, eta bertan neroni gutti-guttitan.
* * *
Emazteak ez du hamaikatxo oren biperrei frijitu ondoan azalaren ekentzen, edo ez du halako goiza emaiten nik dakita zer lanetan. Nik ere ez. Biok hamaikatxo oren emaiten dugu haurrekin jostetan eta elkarrekin jokoan, eta, bai, zenbaitetan, direlako biperrei azala ekentzen diogu, etxea guziz ikuzten dugu, halako lanak egiten ditugu, baina txitean pitean: haurrekilakoa eta elkarrekilako atse-atsegaleak lehen lerroan, baita emazteak bere buruaren jagon, zaindu eta begiratzea, eta azken bikiniak egundainoko llaburrenak. Xarmanki !
* * *
Oraiko eta iraganeko ankide ezkondu guziek orobat: Haren gabezia noizbait betiereko bilakatu duk eta nik zer egiten dudan, hortxe nuk konpontzen, ahalara eremaiten diat. Bertzerik ez. ezin kontsola eta kontsolatu behar, gabezia jasan.
Nik ez dut halakorik nahi. Ez naiz ezkonduko, ezta neskaren batekin biziko. Ez eiki !
* * *
Etxeko nerabeek gituzte batzen, baita elkarrekilako joerak, elkarrekilako atse-atsegaleek ere. Noiznahi joaiten gara aste hondar pasa gu biok. Haurrak pozik: etxe osoa haien.
* * *
Ezin hobeki hautatu nuen mutila, eta gogatu. Beti dut emeske, nigale beti, beti dut kurturzale eta eskualtzale, beti hondartzazale. Berak dit arropara lisatzen eta jaten dudana adelatzen, berak dizkit bikiniak hautatzen -usuago aldean soinean baino, eta goiko aldea gutti-guttitan-, bikiniok zein baino zein...-ago (zerorrek, irakurle, adieraz, nahi baduzu), berak ekartzen dit beroa ni hozturik eta ondoratzen nitzaiolarik, ondoratzen bainitzaio -ama izanagatik-, ez naiz pleini hasi eta Hauxe hotza ! erran eta biribiltzen, ez: hura besarkatu, arreske besarkatu, beroketa, eta beti nu onesten, prefosta !, eta beti dit nahi dudana emaiten, eman gogo du, bildu egiten baitu berak nahi duena. Senarra ez du, ez, gabeziak eroarazi eta eriaraziko. Gabeziak ez, bederen ! Gainerat, bosnus, baditu Internet bidezko neskak ausarki, tole, zei baino zein tirriagarriago
* * *
Guk bihotza larrutan ari izaiteari, hari gure bihotza, haren, berorren zinez kartsuki. Eta, bixtan dena, larrukideak laket baditugu, koadratzen bazaizkigu, hainbat hobe gure. Prefosta ! Wta halaxe ohi da, geroago eta usuago, gainerat, udan, erran gabe doa.
* * *
Uko ? Amor ? Amore ? Batzuei zein bertzeei ? Tirrit ! Ahalaz ez, prefosta ! Oldarraldiei iharduk ! Nolaz ? Lan hadiagorik eginez, xikokan usuago eta filmazione haboro plazaratuz. Halaxe jokatzez. Lana bikoizturik, hirukoizturik... Intziri-oihuxkak haboro eta gorakiago. Ezbeharra lepoan hartu eta bilakaraz dezagun etekin !
* * *
Erakargarri zaizkidan idurizko neskei guziz loturik naiz. Haboroxenak biluzik dira, bada bikinia soinean duenik, edo papo has denik, baina gehientsuenak biluzik, biluzik baizik ez edo xikoka, jo eta ke xikoka, nolanahika xikoka. Guziz loturik naiz. Maitagarri zaizkidan halako neskak ditut maiteenak, kuttun; lankideak, edo karrikakoak... Lankideek beti dute muturra beltzik -ordezkoak baizik ez dira gisako, nahiz eta ordez hainbate egun eman; ni beti eian ordainik sartuko den lanean: hats dira, arnas, eta hats dut hartzen, arnas, eta gisako, begitartetsu jokatzen naiz haiekin, usaiako lankideei ahalz ihesi. Badira ostaturik ostatukoak, baina kasu, gero: ez ditut ezagunik. Battoren batto lotu egiten zait eta harekin izaiten naiz, beti ere lekukoren bat aldean, jenderik aldean, balekibale, edo kameraren bat hor nonbait; noizbait, baina, potta ezpain-meneko matrailean eta, begitartetsu, agur: ez dut arazorik nahi, halako tupusteko neskek arazorik sor diezadaten nahi ez. Arrebek hauteman didate mesfidantza eta, zenbaitetan, zerbaixka erraiten didate, baizik eta mutil pullita naizela, haiek nitaz amorostuko zirela -egi-egia erran, haien mutilak eta hirurok zein garen elkar iduriak-, probesteko gazte naizeno, munduan bizi naizeno... halakoak. Ni, baina, mesfidati oraino ere: ez nuke, ez, mesfidati izaiteari utzi eta noizbait dolutu, damutu, Neronen buruari kasu eginez gero ! Baina amore eman nuen, eman ere, eta orai jai. Ederra enea orai ! Halaxe eta halatsu. Et-et-et, tentuz, gero, tentu handiz ! Gainerat, zinez sartu zitzaizkidan lehenagoko laneko lankideen solasak; berrorietan, gizonezkoak nahigabeturik, eta emazteak berex edo dibortziaturik eta bertze gizun baten bila. Vade retro !
Ez baitakit zein ote den aterabidea, zuk zein uste ?
* * *
Euria ari du. Tarrantaz ari naiz etxe alde, erregebideari loturik oraino ere. Alta, Iruñea hurran, Gasteiz, beraz, geroago eta urrunago, baina bertako lagunak begi-bihotzetan.
Irratiz, The Pogues, A rainy night in Soho.
Gorotzila da. Lagun babazorroek bikinia gorde egin dute. Orotan, larrazken koloreak. Lehenago, irratiz beti ere, Serraten Una balada de otoño -berau iduri baitzait Machadok idatzirik- eta Jose Luis Peralesen Canción de otoño eta Las cosas de doña Asunción, berau ere iduri baitzait Machadok idatzirik.
Harat, nesken mezua... Oi, zeinen diren maitagarri !
Aspaldidanik ditut maite, NUPen elkarrekin ikasi genuenez geroztik, eta orai hirur urte bururatu genituen bururatzekoak. Egunak oro, urteak oro haien ondoan zeinen gogoangarri ! Oro ! Bo, hastapeneko egunak ez, ez bainituen ezagunik, edo ezagutu berri eta artean harremanik ez. Hamaika aldiz egin dut haiek gogoan salda beroa. Biga-bostetan egin nien irriño ezagut arau. hazten ikusi ditut; baziren halako neskatxa pullitak eta orai halako neska pullit baino pullitagoak, edo beharbada ez dira pullitak baina eni itsuski pullitak iduri zaizkit eta, oroz gainetik, maitagarri. Ez dakit zer izanen den gure adiskidantza. Nik hirur-hirurak ditut maite, eta horrek ez narama nihorat ere, nihorat ere ez garamatza, ez deamatza. Ez dakit, ba. Nik uste bertzeren bana ezagutuko dutela eta... Baliteke... Halaxe izanen da, jakina. Bo, ordua artio, nik probestu eginen ditut, ekinean ariko nitzaie, eman ahala emanen diotet eta gerokoa gero. Apalik ere ikusi ukan ditut, guttitan baina, eta aimenge ahalez gero haiekin. Bizirik diraute, bizi-bizirik, sasoi onean, eta udan pikarrai, laurok pikarrai, eta ixtapean bilo bat bera ere ez, eta ni gogoa hortakotz gogaltsu, ezinago gogaltsu. Eian ifernua halako neskaz beterik den eta eskuragarri ere garagarno goxo freskoak, ifernurat joanen bai naiz aimenge, bekatoros hau, baiki. Beren besartean sartu nahi nintzen NUPen hasi eta handik bizpalaur hilabeterat, ausartatu eta huraxe batzarri ederra, ezin sinetsia baitut oraino ere. Orduko ene xantza, jarraikia baitut. Iruski. Hirur babazorro NUPen, hirur babazorro eijer, ni haien lekuko eta orai lagun, emeske bainute, haien gale.
Hau guzia eta haboro, baina hasirik da irratian Briam Adamsen The best of me: hurrengo bihurgunetik harat Iruñean ikusmenean, sarri etxen, etxean haiek ez, baina izanak dira asko aldiz, eta izanen, izanen ez dira, ba, noizbait ez izan artio. Zeba nadin orotarat prestik izaiterat, guttiz kontentatzerat -menturaz neskok bai eta bertzek ni maitatu ez-, gauza arrunten maite ukaiterat eta, nahigabezko gertu jinik ere, ez zinkurkatzerat. Zeba nadin, gero !
Eta zelako mezuak zer dioen, deusik ere ez, argazki da: hirurak Garraxi zaharberrituko komoditate zaharberrituetan gerripeko biak beheititurik eta haien ipurdia gibeleko halako mirail handi batean islaturik.
Naturako miraririk handienak !
* * *
Eni oraino ez zait agitu, baina baliteke. Ni, gu, nonbaiteko hoteleko ganbaran xikoka ari izaiten naiz; hainbat bikote ez, badakit, entzun egiten dut; nik bai, guk bai. Eian luzaz. Agian !
* * *
Gu likits gara, elizan sartzen ari diren harako neska panpoxa haiek ahalketi bezain likits. Bastidako Herrikoren terrazan gara eta ikusten ari nolaz ari den jendea eskalierrei goiti elizan sartzekotan. Bertze turrustako bat. Ari dira, ari, elizatik karrikaratzen oxtion aipatu neska horiek. Gisako dirudite, aratz. Gu... gu zeinen garen zikin, gisako bezain zikin, i.
* * *
Guziz emana dit bere burua, bera osoa; halarik ere, zeba nadin orotarat prestik izaiterat, eta, beharbada, eten nahiko du. Halaxe bada eten eginen dut neronek ere. Halako ahalbideak ez nu neronen buruaren hari guziz emaiterat bulkatzen, buztana ez zait guziz gogortu. Halako mesfidantza badut. Hobe nuke etxerat joan, Internet izeki eta bertako neska maitagarri parrasta bati soz kanpaia jo. Hobe nuke.
-Laztana, agur.
-Zer ?
-Ez hut eragotzi nahi eta banoan.
-...Baina ezin hobeki ari gituk; buztana baduk haikaturik eta ene ahoa ekin eta ekin !
-Eta estimaturik nun, no.
Hobe nuen lehenbailehen lekuak hustu. Eta eian ez zuen nitaz deusik leporatuko, eian ez zuen nitaz gezurrik erranen eta, beraz, nik jai. Otoizka ez dakidalakotz, ateo hutsa naizelakotz, bertzenaz...
Ze debru agitu zaio honi ? Laket nin eta dzuintaz utzi, tupustean eta ezenustean. Ezin hobeki ari gindunan. Bizi-biziki dinet laket. Nahikara utzi nin, amentsetakoa eta nolaz ari izan nitzaion zein ziren elkar iduriak !... Xukelen fula ! Batek jakin ikusiko ote dudan berriz ere, eta noiz ! Eta, ikusirik, menturaz ahalketi ariko zaidan, halako desmasia galanta eragin ukan balit bezalaxe. Eta ez: zernahikeria emaiten ari ez zitzaidan, ba ! Eta matxuratu ere ez dun egin, buztana sendo-sendo baitzuen ! Batek jakin zer debru, bada, pastu zaion gogoaren baitan pottiko edder horri ! Zerk galarazi ote dion aukera, nihaur, alegia !
* * *
Neska parrasta batek egiten du, egiten, egin eta eginen. Geronek ere bai. Ados ?
-Ados !
-Xikokari ezinago trebe izanen gitun.
-Prefosta !
-Satifos utziko ditinagu ikusliarrak oro.
-Idiarena uste baino usuago joaraziko zienagu.
-Hamaikatxo neska lagun hasiko zaizkigun murmuzika eta marmazika, kurrinka eta kurrixka, bürtaz eta kurkur, protestaka, alegia.
* * *
Arduratasun handiz bizi gara atsegalezko ahalkeriari esker.
* * *
-Irakaslerik ez eta taldekatzea egin dinagu, eta gaizki, askitto gaizki.
Kotte hola eni.
Pottikoak badu zankartearen giharrea aspaldidanik ibili gabe; nik aukera emaiten ohi diot harekin izaiten naizen aldikal, musu-truk beti ere: hark ostaturik ostatukoak ordaintzen ditu.
-Laneko erronkak, bederen, atxiki egiten ditinet, lankideeki bateo haien aurkakoak ibiltzen.
-Ez duk gaizki, to !
-Ez, ez dun gaizki, baina giharrea ibili ez. Hireki baizik ez aspaldion, eta gutti-guttitan !
-Gogaltsuago aritzen hatzait hola.
-Hik badakin nolaz kontsolaraz, nolaz neroni kontsolaraz.
-Ez baneki, jai, gero.
-Eskarrik anitx, no.
-Ez duk zeren, ezta zerik ere. Bertze batto eta etxerat ?
-Akort !
-Goazemak !
-Goazeman !
* * *
Ez dakit medikesa elea ontsa denz; izan, ez izan, aimenge medikesa naiz, neska sasoal-sasoal eta orai halako erreka batean sarturik naiz aantxu pixkolteraino. Bakantzatan naiz, udako bakantzatan. Eta uda aitzineko azken pazienteaz oroitu naiz tupustean eta ezenustean. Ezagunik badut; hainbat urtez euskaltegi irakasle izana eta orai haur eskola batean maixu. Ni haren ikasle izan nintzen hura maixu zelarik. Udan ukan nuen irakasle, non eta Bidarrain, Etxezaharrian; atsalde oroz -arrastrerik-, eskolak bururatu eta Baztan errekako halako presaño baten bertzaldeko osinerat joaiten ohi ginen, euriagatik ere. Lehengo egunean agertu zitzaidan. Bere burua areago begiratu behar du: beharrikia hilean behin, garagarjus guttiago, azukrerik ez du hartzen eta eztia amintto bat hartzen bazuen oraidanik aminttirrina bat... Ikusten banu, erreka hunetan orduko errekan bezalaxe, pikarrai ! Zein orenetan aterako nintzen adierazi nion eta elkartu egin ginen. Poztekoa izan zen elkar ikusi izana. Segapototo zonbakiak trukatu genituen. Harzara ere elkartuko ginen. Barda idatzi diot. Hartaz oroit naiz... Haren barberak erretreta hartu ukan ez balu, ez genukeen elkar ikusi, ez dut uste, bederen ! Ordua artio ez dugu elkar ikusi, eta berber hirian bizi gara. Pozgarri izan zen zinez hura ikusi izana, haren segapotoaren zonbakia hartu izana, harekin izana, barda idatzia, haren aldetiko ihardespena... Maite dut. Aita da, ezkondurik dago, baina maite dut, orduzgeroztik maite... Ez du bere burua begiratzen, ezagunik badut, badakit -ez badakiket, ez: badakit !-, badut oraino ere erromantiko hutsa, XIX. mendeko erromantikoen tankerakoa... Nik deusik ezin, gazte izanagatik, deusik ere ez, eta ez dut ez egitekorik egiterat bortxatu nahi, prefosta. Hobe dut oroitu eta kito, noiztenka elkartu eta kito, ixilpean maitatu eta kito, eta orai, bakantzotan, errka hunetan ongi ibili, ezin hobeki, eta kito. Plunp !
* * *
Bakantzetako ganbararen zabaltzatik etxegain zenbait eta itsasoa ditut ikusmenean.
Jin naizen lagunek lekuak hustu egin dituzte; egun goizean, treina hartu eta etxerat: beheko behar gorriak deramazki; agur, lagunok, eta ez addiorik.
Tarranta utzi didate. Nik oraino ere badut astebete, neronek astebete...
Ze gisa, no ? Gure hutsunea nabari bai ?
Oles ! Oles eta oles ! Untsa, biziki untsa. Baiii !
Ez dun arazo: astebete eta elkarrekin izanen gitun.
Bazekiat, baina...
Pott, pa, apa, ma, matto, bixiko eta apa-laztanak, no !
Baita zieri ere bikoizturik, hirukoizturik, laukoizturik...
Maitagarri nute txit.
* * *
Egun ikusterat joan naizen neska barbera izan da, eta bazuen laguntzailea ondoan, maska soinean baina. Gisako jokatu da, eskertzeko izan baita.
Atzo eta herenegun aste hundarra zen eta lagunartean ibili nintzen, neskartean, alegia.
Iragan astean ondoko ikaskideak eta biok berean elkartu ginen elkarrekin lan bati ekiteko; astebete lehenago, neskatan ibili nintzen eta tarteka ari izaiten naizeneki ibili, orenbete, eta gaiherdia pasturik elkartu egin ginen ostaturik ostatu ibiltzeko. Hain xuxen, haiekin ibiliko naiz heldu den ste hundarrean, lagunek lan egin behar baitute eta delako ikaskideak ustel bat ukan du eta ez da karrikaratuko.
Internet bidezko neskekin egun oroz izaiten naiz.
Oi, xarmegarriok !
* * *
Prestik nago. Deitu eginen, nute, gaztigatu; anartean, ilustratzen ari naiz. Izigarri baretzen nu irakurtzeak. Orai, Emilia Pardo Bazanen La Madre Naturalezaren aitzin-solasaren irakurtzen ari naiz; lizeoan edo brdin Fakultatean ari nintzelarik, liburuen aitzin-solasak, mamiaren aitzineko azalpenak ez nituen batere laket, hastio nituen; orai, aitzitik, laket ditut, maite, eta, arren, irakurri egiten ditut...
-Hogoi bat minuta eta jalgi eginen haiz plazarat.
-D´acc !
Egun badut bukkake, badugu bi neskak. Mutilak tole, bixtan dena, hamarren bat, guttitto; kopuru pullita: nik hanitxez haboro ez dut ukaiten nahi.
Eian saioak luze joko duen, presarik ez: lana nahi dut bizi, lanak ekarriko didan -digun- atsegina luzazago eta hobeki; gainerat, gelako tenperaturara goxo-goxo izanen da -beharko izane, izanen baikara pikarraigorri-, haien buztanjusa bero, giroa bero. Bero. Zapi zuritan txit bero bezain bero, o.
* * *
Herrirat itzuli naiz. Atsedena behar nuen; sobera aldiz ari izan naiz xikoka azken bolada hunetan. Gelditu behar, indarberritzeko gelditu behar. Ene gogamen osagarria pattal banuen, akiduraren akiduraz pattal, eta herrirat itzuli naiz, etxerat, hirirat hobeki erran; hemen atseden -badakit karrikan jai, ene hirian jai, aste hundarretan jai, gazte gehienek gehienetan jai, eta orai jai handiago: mutil gutti entseatzen da gogatzerat, balekibale, ez ahal dio neskaren batek leporatuko nik dakita zer. Jai. Zorionez, ni xikokatzeari esker bizi naiz eta lana ausarki, sobera aukeran, edo ni xahartzen ari naiz, oraino hogoitakako naizelarik ere.
Naturako miraritako naukate ikusleek. Arren, naturako ustezko mirari hunek pausa behar du, pausalekua behar du, eta Alde Zaharreko jendarterat aterako naiz, ez baitzait nihortxo ere lotuko, mutilak ez dut uste, eta ez dut uste nihortxok ere ezagutuko nauen, eta, ezaguturik, ezinezko idurituko zaio hor barna ostaturik ostatu ibiltzea eta usteko dut halako bertzeren baten antza badudala.
* * *
Urdaxka maitagarrien edertasuna, beren biluztasuna argi handitan -argi handitan ahalkegabe, ahalke zipitzik ere ez-... Halako neskak tole, banaka, binaka, hirunaka, launaka... nahi hainbanaka.
* * *
Ez dira ez puritanismoari konponbiderik emaiteko prestik: arazo dira, beraz, serorantzeko baitira, izan.
* * *
Bertze berri txar bat: Trump -Kamala bera ere izanen zen-, errepublikarrak eta sionistak.
Nihil novum sub sole.
Arrahaur baten adina nueneko garaia eta oraikoa orobatsu, baita irakurtzen ari naizen XIX. medearen abiadurakoa, eta...
Halarik ere, oraino ere bada ontsa sendiarazten digunik, bada eta izanen, ongia eta gaizkia bezalaxe; ongia akastun dugu, damurik; zorionez, gazkia ere bada akastun, erreus.
Anartean, maitagarrizko aketz parrasta bati soz ari naiz. Harat bi neska pullit halako sukalde-xokoan biluzik eta sartu berri diren bi mutilekin amontegin bapo ibiltzekotan... Mutilak oraino jauntzirik daude eta neskak haiei ekin eta ekin. Edderki ibiliko naiz neroni ere neska horiei so, soz eta behar, ori.
* * *
Zertarik bildu dudan abantaila aspaldion ? Osagarria ongixka dudalakotik. Halakotz, egun beharrikirik jan dut. Txandrian badira bi ostatu eta bi-bietan izan naiz. Lanean hobekien moldatzen naizen kideak ere ukan ditut alde banatan, eta izan naiz dohatsu bi emazte maitagarri artean; gainerat, udako bakantzetako hilabete eta aroa edder: harat bi lankide horiek nolaz ziren jauntzirik !
* * *
Ez dut tarterik, ez egunik, ez neskarik ere zoriontsu izaiteko. Alea jacta est. Jai.
Makurrago zitekeen, eta oraino ere baliteke.
* * *
Haur eskolako lagunak lilitxoak joaiten ditu lanilat ordainik ez delarik, usu: enpresak ez ordaintzeko joera ukaiten baitu; gehiago dena: halako haur autista badutelarik, ez dute laguntzailerik paratzen. Lankideak ados, eta direlako lilitxoak sekula santan ez dira berberak haurrekin baratu behar.
* * *
Gure Esku hainbat orenez ari da Internet bidez; nik badut ez ikusgai entzungai baizik, ikusgai laket ditudan neska pornoak, berauek beti ere banaka eta dohatsu hamaikatxo mutilen artean.
* * *
En´eginbidea gogor agitzen ohi zait, bai baita gogor izaiten hamaikatxo mutilekin batean xikoka ari izaitea, baina aunitzez gogorrago da haur eskoletan lan egitea -egokitzaldian oroz gainetik, etxekotarzunean-, laborantxan, abeltzaintzan -artzai-, erregebideetan, etxegintzan... nik dakita non, zertan ere. Gogor agitzen ohi zait, baina neronek nahi dudalakotz: nahiaho hamaikatxo mutilekin batean hain xuxen, ahal dudalakotz, hain xuxen, ahal baitut, sos haboro irabazten dudalakotz, hain xuxen karrikakoaren ifertzinazkoa egin nahi dudalakotz. Zeinen zaila den en´herrian gogatzea, xikoka, beraz, aantxu ezinezko; en´herrian halaxe bada -eta nik halakoa hastio badut-, lanean ifertzinazkoa, bai ahal !
* * *
-...Eta buztana ontsa ibiltzen duka ?
-Ahalara.
-Ahalara ? Nahikara ez, beraz ?
-Ez, mesfidantza sortu zaidan.
-Bazekiat zertaz ari haizen. Dena den, badakik aimenge beti nuala hire...
-Eskertzekoa dun, Selene.
-Guttitan baina, bai bainaiz beti kanpoan, baina trukean geroago eta adituago nuk xikoka eta, beraz, geroago eta hobeki nuk hiri atsegin ekartzen, atsegin-ekarle geroago eta pijoago nuk.
-Baiki ! Eta zinez pizten nin jakiteak hi ezinago jorraturik haizela eta eneki nahi dunala.
-Maite hut !
* * *
Zoriontsu naiz; ene lana herri librea da, eta bertan bizi naiz, herri libre batean naiz bizi. Bertan bizi naiz, bertan bizi, eta noiznahi dut larrua jotzen, noiznahi dit zein-nahik jotzen. Arroparik ez dut jaunzten -eta jaunzten dudanak llabur-llabur du soinean irauten-, osagarria beti artaturik, eta ene, gure lanak eragin egiten du, die ikusliarrei: aldeko taldeak ari dira sortzen, asko sexologo heldu zaigu, geronek eragin, ondorio, inpaktu... Halako batarzuna ari da sortzen borroka-plazan eta oldarraldiei buru, buru eta buru, beti ere amontegin, buru, atsegalean buru... xutik iraunen dugu !
* * *
Zertan emaiten dudan denbora galdegin dit elkartu zaidan neskak eta nik irakurtzen, ilustra eta ilustra; burrasoeki, haieki izan eta izan, lanean ere, bixtan dena, eta jokatzen, joka eta joka.
-Gogaide gituk, beraz. Entzun izanak izigarri poztu nik. Neroni ere jokatu nahi ? Esperientzia handia diat, mutil guttik jokatu nik baina guziek eman zidaate emaitekoa... guziz teiuturik nuk, gero. Eneki nahsi nahi ? Ni hireki nahasi nahi. Elkarreki nahas gaitezkek.
-Nahas gaitezen, arren.
Gasteizko Bodegoiaren plaztan ginen; bertatik, Garraxirat joanen ginen, eta bertatik Ttipiarat.
-Menturaz, itzal eta errauts izanen gituk sarri. Egundainoko nihortxok ez bezala goxatuko hut !
-Bikoitz nahi hut, bi mutilekin ariko banintze bezalaxe !
-Hirukoitz izanen, laukoitz...
-Hago: hirukoitz aski diat. Askitto.
-Hirukoitz, arren.
* * *
Ni.
Aimenge.
Gu, guhaur, eta bizi-biziki entseatzen gara lanean, haboroxenetan arroparik gabeko lan hunetan.
Zenbat neska garen, aunitz, inobreka ari gara, zein baino zein likitsago, teiuago. Eta osoki agertzen gara idurietan, gu osoki osoki ikusi nahi baikaituzte ikusleek, osoki, jo eta ke eta goxa eta goxa. Sosak etxerat, baita albait hobekien bizitzerat. Kalipu, indar eta gorazarre; larrujoalditik goxo lo egiterat, bai baikara maitaturik, bai bainaiz maitaturik, eta noraino !
* * *
Gu Ongia gara, pikarrai larrutan emonez usu agertzea Ongia da eta agertuko da betikotz, sekulakotz, jagoitikotz eta eternidade guzikotz.
* * *
-Ayesha lanean ?
-Bai, atxurrean.
-Ontsa duk, laztana. Izanen gituk.
-Bai, amatto, izanen gitxu.
-Ongi ibili !
-Gisa berean.
-Pa.
-Pa.
Burrasoak ari ziren. Ayesha laguna dut. Lanean ari da orai. Lanean hura etxean ni. Ni haren igurikan, bada oro prestik.
Ayeshak lan handia egiten du. Nahi handia agertzen du bere lanean, maite dute nagusiek; izanez ere, badu lanerako joera zinez handia, eta kolkoa bete diru jiteko joerak ere laztandu egiten du.
Zer egiten duen ? Sekuentzia pornoak editatu. Bere eskuko ari izaiten da, editatu dituenez kestione ikuskatzaileek ez diote deusik ere adierazten ohi, ja ere ez, ikuskatzaileek haserre egiteko lotsarik gabe egiten du bere lana, libro-libro ari izaiten da haboroxenetan, bizi-bizirik senditzen da lanean, maite du larrutan ikustea.
-Begira Ayesha. Zeinen zoriontsu garen halako neskak maite huelakotz. Baduk pinpirin eta florian.
Pinpirian eta florian, eta atsegale orobat, goxo, eta udan guriki eta goriki noiznahi, non-nahi, bakantzatan oroz gainetik.
Ayesha du izena. Hura Ayesha da.
* * *
Udara da. Lagun bat lagundu dut haren lagun baten omenezko hileta saio ateorat; funerariumean izan da.
Gu aitzineko bigarren lerroan jarri gara. Lagunak bazuen soinean halako uhaldun soineko llabur beltza, tongak eta ekitako begi lagunak.
Baginen noizbait haren lagunak maite zuen soinu horietariko baten entzuten ari eta nik aditasuna galdu dut, eta ezker behatu, eskuin behatu, gibelerat behat eta jendarte gehiena emaztekizko zen, emazte baitziren horrat bildu haboroxenak. Laguna emazte, neroni emazte, ene ezkerraldekoak, eskuinaldekoak, aitzinekoak -aita izan ezik-, harako haiek aantxu oro... Emazte, neska, gehientsuenak soinean halako uhaldun soineko llabur beltza ere, eta batzuek bikinia ere bazuten soinean, nabarmen zen lepoaldean.
Kanpoan 39 gradu. Udara ez ezik, udamina, udagorria, udabihotza... Lagunak eta biok ostatuan izan ginen lehenago, turrustako edderra klikaturik ginen eta komitateetan izanak.
Saioa itsuski pullita izan zen, guziz ateo, eskualdun peto-peto. Zenduaren argazkia bazen. Ez nuen ezaguna, baina gostu-gostuan ezagutuko nuen. Mutil balakari guzizko zatekeen. Ni xikokari hauta banaiz eta goxtu-gostuan ere xikokatuko nuen. Baiki. Eian ifernuan den ni bezalako hainbat neskarekin goxa eta goxa. Eian bertan elkartuko garen, ez oraino baina, ez oraino.
Goian bego.
* * *
Pottotta biziki ontsa da. Goigoiñoa biziki ontsa da. Buztana biziki ontsa da... Salda beroa biziki ontsa da, Astagaitzak biziki ontsa dira...Pornoa biziki ontsa da...
* * *
Ene -gure- pottotta-goigoiño-uzkixilo-pixkolte-galtzarbe-zango-hortzagin-begien eta abarren ehunka iduri dira non-nahi eta milaka ikusleren gogoaren baitan, ehunka, milaka argitan argitarat jalirik. Zenbat koi, zenbat zale, milioika !
Hori hola untsa da.
* * *
Ezinbertzeko da ailartok eta emazteki pornook, sexu langileok, atsegalezko bizitzan ukaiten dugun goxotarzuna jasorik izaitea.
* * *
Hil hunetan filmazione bakarra izan da. Aski eta sobera. Eta etxerat, eta etxen sartu baikoz, ohartu naiz zokitonaren gainean bazirela José Bergamínen eta Xabier Sánchez Erauskinen liburu batzuk, ahizparen batek utzirik, bixtan dena... Harat, mezua: Ez zekinat etxen haizenetz; txen goatzearen gainean. Bertan esku-erakutsiñoa badun. Izanen gitun, no. Gaztiga lehen baino lehen. Matto.
Bi idazle horiek, baita Machado ere, baziren amaren gidari eta baita enea ere. Nik beren zerak hartu eta ene tankerarat moldatu ditut. Nik badut likiskeria gosea ipar eta izaera eskualdun eta lohi ardatz.
Urtaturik bainintzen, liburu-multxoa hartu eta behereko ostaturat joan naiz.
-Jes ! Agur, no ! Zer nahi ?
-Turrustako iluna, otoi.
-Sarri duken hemen.
-Eskarrik anitx !
-Ez dun zeren, ezta zerik ere. Aizan...
-Errak !
-Azken bukkakea edder izana dun, edder ari izan haiz, izigarri goxatu gitun laguna eta biok hiri soz.
-Eskarrik anitx.
-Deustaz ! Heldu nun.
-Akort.
* * *
Eskualporneko batzuk deitu egin gituzte halako gaztearterat joaiteko, haiekin solastatzeko gisan; iduriak ere agertuko ditugu. Gidariak sexologo bi izanen dira.
Ez da lehen aldia.
Anartean, gure ekoiztetxea ari da porno egiten eta sorobat exu heziketarako sekuentzia egiten. Sexu heziketarako sekuentzien egiten ditugularik, sexologo batzuk ukaiten ditugu gidari, gutaz baliatzen dira, arizale pornooz, biluzik agertu eta larrutan hasteko ahalkeri batere ez dugun hauetaz. Nik, dena den, ene zinezko lana nahiago; halarik ere, badakit, eta ados nago, gaztettoek sexu heziketa behar dutela -sexu-heziketa aitzinakoia- eta arizale pornook egoki garela, ez baikara ahalke, bertze batzuk ere ez dira ahalke, arizale erotikoak, alegia, eta beraiek ere ari izaiten dira, beraiek ere deitzen dituzte. Lana, beraz, denondako, gaztettoek, beraz, orotarikoon aldetiko lagungoa. Bego.
* * *
Ene sorterrian badira bi elkarte, bata gizonkariz osaturikakoa eta bertzea emaztekariz, batak agertzen du hamaikatxo jakingarri gizunez eta beti ere haien alde, usu kritikoki, baina beti haien alde eta bertzeak berebera emazteez, usu kritikoki, baina beti haien alde, eta elkarrekin hamaikatxo jarduera antolatzen dute, bai neguan baita udan ere, neguan barnekoak hoi dira eta udan kanpokoak, uhondokoak eta uretakoak.
* * *
Dantza gaitezen puritanokeriaren aitzinean, eta gu, dantzari hauta garen hauek, puritanokeriari aitzi dantzatzen ohi gara, gehiago dena, ez preseski puritanokeriaren aurka -gu albait gehienetan positibo eta baikor-, gu haren ifertzinazkoaren alde dantzatzen ohi gara, berotean biluzik ere. Eian noiz ari gaitezkeen dantzan eta dantzan Notre dameko plazan !
Zein da puritanokeriaren ifertzinazkoa, irakurle ?
* * *
Lan handia egiten dugu, handia eta hauta. Zale aunitz badugu, beraz, sos aunitz joaiten dugu etxerat, kolkoa bete diru gurerat. Nola emendatu den gure, gure idurikoen, holakoon alderako zaletarzuna ! Probestu behar, tenorea baliatu behar hobeki bizitzeko eta maiteen ditugunak hobeki bizi daitezentzat.
* * *
Segapotoan agertu zait. Antzerkia populua piztu behar duen artea. Eta nik neurekiko: Pornoa populuari atsegina dakarkion artea.
* * *
Arron aldetiko maitarzunaren alderdirik goxoena: seme-alabendako goxotarzuna.
* * *
Zorioneko gara Eskualporn eta gisako ekoiztetxe aunitzen segitzen baitute.
* * *
Gaztezututik ukan dut gizonez ibiltzeko ohidura. Batzuek zamariz, nik -guk- gizunez, mutilez. Eta zeinen maite gaituzten gu haien gainean gizonezko eta haiek gure gainean emaztezko. Nik gibelezkoak ditut maiteenik.
* * *
Lagun baten lobari neska batzuek leporatu zioten orai puri-purian dena. Jorik dago oraino ere lagun horren loba. Neskak kirolzale dira, hainbat lekutan ibiltzen ziren, baina, geroztik, nihun ere ez dituzte nahi; halakotz, beren aldetik segitzen dute.
Prentsan aste oroz halako berriak, tarteka leporatu izana gezur hutsa izan zelakoak.
Ni sasoiz naiz, sasoiz eta sasoiko. Gogatzea kito, balekibale. Etxen burrasoek eian noiz zentzatuko loten naizen ezagunik ditudan nesketariko batoreki. Sekula santan ere ez ! Ez dut uste.
Eni halakorik ez zait agitu, baina hurbil ibili da afera, Herio ere hurbil ibili den bezalaxe.
Op-op-op ! Et-et-et ! Attu, ttutt.
Bakardadetik bakardaderat, bakardaderat joan eta bertatik itzuli. Hola halako arazorik ez. Nik neskak bizi-biziki maite ditut, segapoto-ordinagailuak haietaz gainezka ditut.
Neronen buruarekin; burrasoei eta halabeharrari zor diedan zorionaz goxatu nahi, eian ez den etenen; neroni, lekukorik ez; amodiozkorik ez, baina amodiozkoak gogoan beti, eta beti beti segi orai artio bezalaxe, erran nahi baita, neskekin gisako, plaxent, laket eta begitartetsu, baina harreman handirik ez, doi-doia, eta aukera badut matrail batean pott emanik, bertzaldi bat artio, eta etxen sartu xahu, oso eta onik, ori.
-Hirerat ala enerat ?
-Ezeinetarat ere ez, maitea ! Oixu potta ! Izanen gitun. Maite hut !
-...
Fite urrundu, jendartean galdu, eta bertze ostatu batean halako turrustako ederra hartu, hain xuxen neronen buruari goresmen.
Etxen, Internet bidezko neska maitagarri guziak eta haboro. Aski eta sobera.
* * *
Anartean, gu pornoa lan eta jorra, asmoz eta jakitez, bietan jarrai, ekin eta jarrai, gibelkoi guzien gainetik eta ustezko aitzinakoi guzien gainetik, edo iferzinaz, bai baita orobat. Etenik ez.
* * *
Aurtengo Nazioarteko Arte Pornoaren Erakusketa Nagusian gure ekoiztetxeak, Eskualpornek, Buztana paretan deitua aurkeztu du, halako buztan liranja gogortua muturra eskuin beheititu xamar eta halako xingola musker edo holli-ddunduaz paretari atxikia. Haren erosteko temazu ba omen da halako txinatar aberats okitua. Saldu eginen diogu, bixtan dena !
* * *
Guk arren aldetiko goxotarzuna bulkatzen dugu, bai baikara gizonkari porrokatu. Taigabe ari izaiten gara arren alde, gizunen alde. Maritxu batzuk kide ditugu.
* * *
Gure korpitza zirri, mihiztatze, eskuztatze, fereka eta orotariko goxotarzunen zelaia da.
* * *
Su-piztekoa ebatsi didate, arren, hiriko hurbileneko sex-shoperat joan naiz su-piztekoketa. Halako su-piztekoetan nik beti neskaren bat pikarraigorri, bikinidun edo arropa guttidun. Mutilak ageri direnak agorturik daude: azkenak ene sartzearekin kanporatzen ari ziren neskek dituzte eskuratu. Bi ziren eta bataren begiaren ñabarra !
Merezi dute piztea, merezi dute piztu eta behar duenari sua emaitea, eta merezi luke zerbaiti su emaitea. Nik beti emaiten diotet sua galdegiten didaten maitagarrizko neskei, i.
* * *
Abiaduratik, produktu onaren eskaintzea izan da gure amentsa eta ona ez ezik hauta ere ari gara eskaintzen. Azken produktuan, kasu, izena baitu Nora zoazte, eder galant horiek ?, hamaikatxo neska Iturriketarat doaz, bertantxe baitira buztan gisako dutxuludun iturriak. Poz-pozik doaz, bikinia soinean, egarri dira; bidean, bertzeren bat elkartzen zaie, oro zein baino zein pozikago... Izigarri klikatuko dute, klikatuko dutenez !
* * *
Gure putetxearen ondoan bada janari denda betidanikoa eta bertan eskuratzen ditugu eskuratu beharrak. Bi saltun dira, senar-emazte; senarra behar zen erretreta harturik, baina emazteak oraino ere badu bortz urte eta senarra, beraz, ez du erretreta hartu nahi. Marka handien aitzinean ez dago lehiatzerik, eskierki, egia baita, baiki, baina guk beti haiei leial, eta aunitz hartzen ohi diogu, hain xuxen putetxeak behar duena, eta aunitz da. Emazteak bortz urteren buruan du erretreta hartuko. Orduan guk zer ote ?
* * *
Gibelkoiak batetik eta ustezko aitzinakoi modelnoak bertzetik oldar-erauntsika usu, usu baina geroago eta guttiagotan.
* * *
Barrundian ari nintzen eta harat, tupustean eta ezenustean Gora Barrundia erotikoa ! irakurri ez dut, ba, pareta batean, eta aspaldiko itxura bazuen ! Sinadura: Gazte Biltzarrea. Aitak ikusten balu !
* * *
* * *
Iruzkinak
Utzi iruzkina: