ESKUARAZ, USKARAZ, ÜSKAAZ, EUSKERAZ... EUSKARAZ

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-07-25 21:34

I

Zer da bestalier eskuaraz ? Horrat etsenplu konkretu zenbait, perpaus batzuk lagun.

Bestalier, qui aime la fête.

.Uda oroz urtegiko ene belauntzian izaiten naiz, hain xuxen maitagarrizko urdaxka bestalier artean. Todos los veranos los suelo pasar en mi velero del pantano, entre adorables putas enfiestadas, para más señas.

.Bastidako bestetarat Sartagudako bestalierretarik aunitz jin da aurten.

.Jan-edan eta, bestaliarrok bagoaz bertze norabait.

.Oxtion, bestalier ari nintzen; orai, baina, astozuriaren gainean naiz. Hace nada; en el sobre, en la piltra.

.Plazarat bildu ezein bestalier ez da ahalketu, batto ere ez da kikildu Joselu anaiak joka hasi direlarik. Oro lantza eta lantza, gero !

.Atabal errepikak hasi zirelarik, plazarat bildu bestalier guzien poza ! Nolako azantza non-nahitik heldu oihartzuna bide !

.Errientsa, Literatura seriosa emaiten baitigu, bestalier hutsa da ikasle-irakasleok halako afaria egiten dugun aldikal; izanez ere, badugu bestalier hutsa eta ez batere hutsala: nolako irri-ixtorioak kondatzen dituen, nolaz egiten duen dantza, eta beti hortzargi, beti dugu hortzargi: sekula santan ere ez dugu pleini, behin ere ez da pleinuz, aantxu deustaz ere ez da pleinitzen. 

.Behereko auzoa neska maitagarria izaiteaz gain, pijo-pijo ere bada dantzan, egundainoko bestaliarra dut; hain egundainokoa ni indar xotx-xotxik gabe uzten nau, pott eginik, einherik, akiturik, c´est à dire, trop crevée.

.Behereko auzoaren beherekoa igarikari pijoa da, aukeran Bautista Basterretxe gurpil ardatzak ostu eta joaiten baino pijoago: uretan sartzen da, plunp, eta nolaz goxatzen den zolako ur feskoez, zeinen ederki egiten duen egitekoa ! Kaputz(ete) egiten du eta luzaz horrat desagerturik gure neska. Eta igerikan ez ezik, xikokan ere bada pijo, badut pijo, haren gainekoa bestalier egundainokoa den bezalaxe, hain xuxen ere.

 .Bestalier akituak badoaz karrikari beheiti zein bererat eta, ttipi-ttapa ttipi-ttapa, beheiti arau, etxera arau, zein bezperan zena bilakatzen ari da, zein bezpera zena bada, are, goizean zena, bazkalondoan ere bazena. Gaua zohardi dute, ezein ez da erre, bihotza bai erre.

.Ama zena bestalier porrokatua genuen; gaztean, bakantzatan joaki zelarik, laket zuen bikinia soinean halako eguargitako dantza-lekuan dantzatzea, dantza eta igeri, igeri eta dantza, aantxu ez zuen bertzerik egiten. Aita guziz zuen amorosturik. Orduko hamaikatxo argazki badugu, ukan.

.Karrikarik karrika ibilki dira bestalierrak xuriz eta golliz bezti.

.Bestalierrak orotarikoak ziren, gazteak sustut.

.Oro ziren gazte, gazte hauek oro bestalier, aments eta ilusionez gaindika, eta gu, bertzeok, bekaizti.

 

 II

Zer da ahalaz eskuaraz ? Horrat etsenplu konkretu zenbait, perpaus batzuk lagun.

Ahalaz, ahal den, duzun, dugun... neurrian, autant que possible.

.Lanean segapotoa ez duzu hunkituko eta, ahalaz, kanpotik nihortxok ere ez zitu deituko.

.Ez jan, gero, azukredunik eta, ahalaz, gaztun gutti.

.

Ondoko zenbait: 

ahalaz

kestione

ahapaldi

hankalepotas

indar xotx-xotxik ere


Utzi iruzkina: