EMAZTE SOLASAK

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-07-25 20:40

I

   -Egun on !

   -Baita hiri parte on !

   -Zer hartu nahi ?

   -Kafesnea, otoi. Basoz, plazer badun.

   -Akort. Jatekorik ?

   -...Opil adarra.

   -Bakarra ?

   -Ua. Bakarra aski eta sobera.

   -Untsa dun.

 

II

   -Aizu, ziek ze tratamendu ibiltzen duzie txandrian ?

   -Emaztekiok elkarrekin noka ari izaiten gitun, hitanoa ibiltzen dinagu, yiketza edo hiketza; mitilekin toka ari izaiten, hitatoa ibiltzen, yiketza orobat, edo hiketza ere erraiten baitugu; xaharrekin xuka eta halako begirune handikoekin berorika ari izaiten, duketza ibiltzen ohi (batzuek baina ez dine nahi), xaharrak izan edo ez. Xuka ere mintzatzen ohi gitun haurrer, xaharrer eta haurrer. Zuketza ere badinagu, zukakoa edo zutanoa: bakotxa bere adinkideeki, haurreki ere bai... eta, hola, eta bertzerik ez badinagu, baina askitto erran dinet.

   -Baiki, no !... Gureki noka, eztia ?

   -Ua. Ziek ez, ala ?

   -Ez, gu beti zerabilenagu zukako alokutiboa han. Harat, "zerabilenagu" hau orai bili dizut zuri entzunik, baina nik badizut arrotz, ukan ere.

   -Gurean gazteak karraskan ari tun hola, oharturik batun eta beti derabiltzaten tratamenduak egoki.

   -Baakizia ? Iduri baitzait japonieraz ari zarela; orai urte batzuk japonieraz hasi ninduzun ikasterat, baakizu, eta tratamenduak tole zutuzun, asko ñabardura bazuzun. Zaila, gero. Utzi egin niezun.

   -Ua, bazekinet. Oroit  nun.

   -Orai, xo ! Harat nulako mitil pullitak heldu... Argazkia eginen dizut, alegia deusez: haiexek tutzu agerturen.

   -Ixu ! Ixu ! Egin, no !

   -Horrat... Batto, biga, higa... Kito. Ez dizut higa baizik egin. Zu untsa ageri zara...

   -...baina haiek tun mamia, mamiaren mamia. Eskura, otoi !

   -Orai berean... Zaude ! Horrat !

   -Bildu tinet... Karan-karan hirurak. Egundainoko argazkiak ! Eta aimenge ere banun panpoxa. Eskarrik anitx, no !

   -Deustaz !

 

III

   -...Eta uzkia milikatzen dina ?

   -Ua. Ni pitzi-patza emaiten nun, sagarrak untsa dilingo eta uzkiari lotzen dun mihiaz, uzkiari edo uzkiondoari, ori !

   -Laket dia ala herorrek bortxaturik ?

   -Laket din, eta nik bortzatu egiten dinet, baina hura lorian. Ez dun arazo batere.

   -Demasa, no !

   -Eta uzkitik jotzen nain...

   -Demasa, no !

   -Baiki, uzkitik jotzen nain; bertzenaz, badakin badoakeela kakiterat pertz handirat.

   -Hik laket ? Laket duna ?

   -Xikokan maiteen dudana dun ni uzkitik jorik izaitea. Bertzorduz, baninan pottiko bat zernahi egiten baitzidan; hark jokatu nahi zinan, neroni jokatu nahi eta, arren, neronek erraiten nion guzi-guzia egiten zidanan. Egundaino ez dinet orduko pottiku hura bezalakorik ezagutu; oraikoa ere ez dun, ez, orduko hura bezain ona, ezta hurrik eman ere, gero !

   -Aunitz ikasi behar, eztia ?

   -Bai, horixe ! Eta ari nun hari erakasten: jauntzia izanen dun noizbait, biluzik izanagatik !

 

IV

   -

   


Utzi iruzkina: