ELE ONAK

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-08-29 21:21

Lagun min edo mami batek neskoi, edo neska batzuoi, usu ele onak. Eni atzo Nora hoa, eder galant hori ? eta bertze bati herenegunago Zer ari, edder galant hori ? 

   Maite ditut, maite, ele onak. Nik erran ez, ardura ez, baina eni erraitea laket, zinez laket, eta udan usu entzuten ditut. Iaz, igarikagian, uretarik itzuli eta xukaderaren gainean paper bat atxeman nuen, zera zerasan: Ez dinet ikusi sekula santan ere nik halako neskarik, hire larrua bezain ekiak belzturik eta eijerrik. Halaxe zerasan. Alderdi guzietarat egin nuen so; ez nuen uste nihortxo ere ikusiko nuen, baina batek jakin, beharbada mutilen batek eskuaz agur eginen zidan, gizonen batek, neskaren batek... (ez nuen uste). Alabaina, uretarik hurran emaiten ohi naiz eta uretan askitto erne egoiten eian ez didaten deusik ere ebatsiko, usu lekuaren gainerat so, baina arimarik ere ez nuen ikusi. Halakotz, alderdi guzietarat beha egon nintzen pixkirrin batez, nik hura ikusi ez -edo bai, baina jakin ez- hark ni ikusi bai -bazatekeen eni soz- eta luzazago egon nintzen txutrik ezker eskuin, aitzine gibelerat beha eian hark ikusiko ninduen, eta zer ikusiko, nor ikusiko eta aimenge, sagar agerika, ederki belzturik, sasoiko eta opagarri. Halaxe ikusiko ninduen; ninduen ala ninduten ? Menturaz, batek baino gehiagok idatzi zuten oharra; beharbada, mutilen batek idatzi bai baina neskaren batek zuen utzi; heltubada... eta argazkia ari zitzaidan egiten orduan, naski, nik txutrik niraueno. Hori guzia banuen gogoan; bidenabar, mementa idortzeko probestu nuen bai eta ondoko izozki saltzailearen baitarat:

   - Unr eta xokolet glaza, otoi, bola bana !

   -Bai... Oixu !

   -Eskarrik anitx !

   -Ez dun zerik !

   -Aurkidio !

   -Aurkidio !

   Eian artean ere bazen, baziren eni soz. Holaxe izan balitze !


Utzi iruzkina: