EGIOZUE ARGAZKI
Ilun gogoa badugu egun Sorne.
Izanez ere, bazuen eskuar Nola Erran deitu hiztegia eta nonbait panan da, hondaturik da; idatzi diote, baizik eta pazentzia behar duela, informatikaria gaztigaturik dela.
Egun gure neska Arranguarat jin da, bertan ikusi dut. Zeinen zen xarmegarri otoa utzirik, pikarraitu eta pattarrari goiti nahiz beheiti ! Zorionez, ni bertan nintzen eta ikusi egin dut. Halako filma izanez gero, irakurleok ere ikus zenezaketen. Halako zakutoa lepoan eta goiti, txinelka, ekitako begi lagunak, kasketa... Deus gutti soinean, funtsezkoena. Kremara etxen harturik, urtatu ondoan.
Delako zakutoan, limonada hormatua, bi liburu, bata Josune Aznarez Alkatek ondu Oinarrizko hiztegia eta bertzea Xabier Olasok ondu Izeko Eli eta biok. Gure neska bidaiak egiten ditu, baina ez da sobera urrun joaiten ohi: atzo, Albinan izan zen, iragan astean Allotzen, sanferminak pasturik Iruñean, sanferminak baino lehen Okzitanian... Orai, etxen da, Bastidan, eta egun probestu du Arranguarat jiteko. Goiz eder jali da, Gasteizko Lakuako Yaizan kafesnea hartu eta Galeoian joaiteko kroketatzar zenbait. Oro derama zakutoan, baita garagarjus bat limonadarekin batean hormartean. Baita otoaren paperak eta... kito. Eta xukadera zakutotik dilingo.
Zeinen den maitagarri Sorne ! Halako txaletean bizi da; etxen beroaldia heldu biluzgorririk ari izaiten da; badu igarikagia eta bertan erran gabe doa halaxe egoiten dela. Eskolan bero handia izaiten da eta debardeurra soinean egoiten da, baita, galtzamotxetan eta sandailak, eta halqarik ere izerditan, eta, ahalkerik ez, bertan urtatzen da kanporat aitzin.
Eskual Herriko Historiara eta Literaturara emaiten, baita Matematikara ere, ordain, Matematika erreientsaren ordain. Udako bakantzatan, beti jotzen du bainatzeko uraldeko lekuetarat, bortietarat ere bai bertan bainatzeko aukerarik bada. ETB1eko "Lamiok" izeneko saioa bizi-biziki maite du. Bizpalaur neska Eskual Herriko hainbat ur-xokoñotarat eta bertan baina eta baina, bidenabar inguruko jende zenbaitekin solasten dira, zenbaitetan haiek bezalako biluzleren batekin eta denak biluzik ura beti ere ondoan. Idatzirik badu eian bilduko ote duten. Oraino ihardespenik ez.
Eta gogatzen ote duen ? Nahi duelarik beti. Bai baita erakargarri, kitzikagarri. "Aizak, to, xerka lagunen bat, llaguntsaren bat eta hirurok ariko gituk. Atxiki ?" Atxiki ! "Aizan, no", behin bi neskari erran zien Iruñeko Rochen, "ohartu nun zuei eta..." Zirelako neskek bai, ua, baiko, are, neska batak erran zion "Eian karrikaratuko nizan ongi eta larrutan aritu berri itxuradun !" eta bertzeak "Emanahala emanen dinat, emanen dudanez !"
Sorne goxo-goxo hartu du loak urtatu ondoan, luze zabar...
So egizue, egiozue argazki, nahi hainbat, berauek ezinago edderrak izanen dira. Baiki !
Iruzkinak
Utzi iruzkina: