BON VOYAGE, FISTON !

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-07-20 13:46

Kerman badoa, ene Kerman, ene bihotzeko pinpili-panpala. Gabe baraturen naiz.

   Eta badoa, norat eta Antipodetarat joan ere. Harat, Zeelanda Berrirat. Airekoan sarturik da engoiti. Engoiti bada barnean. Aireporturat etorri dut.

   Badoa urrun, albait urrunen; izanez ere, badu itsaso guziez haraindi lana, lana eman diote, Informatika ardura inportanta, zeri buruzkoa den , baina, ez dakit; kondatu ukan dit, baina sobera da enetako. Eta badoa pozik.

   -Eneki jin nahi ?

   Gostu-gostuan joan nintzatekeen harekin hortarako aukera ukan banu. Orai, egi-egia erran, damu dut Ez erran izana, Ez, estimaturik dioxu, harturik bezalaxe. Halaxe ihardetsi nion.

   Badoa, badoa lana baduelakotz, gogoko lana ukanen duelakotz, amentsetako lurralde hura egokitu zaiolakotz, horienxengatik guziengatik eta bertze kontu batzuengatik ere bai. Eta bertze kontu horien arteko batto bada neskatarat ere badoala. Honatx.

   Hirekin izan ezik, badakin ez naizela karrikaratzen, hiribarnerat baizik ez eta bertarat guttitan, bertako liburu-saltegiren baterat eta kito, eta aste hundarretan neskatarat ez, preseski, neska-zurrean ez, ez eiki. Izanez ere, badun hamaika neska fatxi denik halako itxuran ibiltzen ez bada ere, eta badun hamaika neska fatxi denik eta halako itxuran ibiltzen denik; eta badun hamaika neska ustezko ezkertiar denik baina zinez ez denik, badun hamaika neska ustezko aitzinakoi,  zinez modeldo in non plus ultra horietarik, edo pezetero, edo ponteigel, Iruñean hamaikatxo neska badinagu ponteigel, gero; edo erranikakorik ez baina  Alderdikoi bai, hemen Alderdikoi eta hor Nafarrroa baizik ez derasaten horietarik; edo aitzineko halakorik ez eta feminixta, edo futitu egiten diren hoietarik, eskuararik nahi ez horietarik, Eskual Herririk nahi ez horietarik ere bai, edo emazteki-hiltzailerik edo erasotzailerik eta zer egiten duten edo zein erakatzen duten, zein eta zer duten erakartzen... eta abertzale, ekologista, antimilitarista, eskualtzale eta halakoez zera jabetu denik ere badun... Animalistak ere ez ditinet gogoko, laslosles hortxe ari... Halako neskak orotan: holako ez badira, halako tun... Lehen, nahikara ibiltzen nindunan barrikadaz honaindi, bazekinet badakinala. Aitzitik,  orai... Eta horiezaz guziez gain, Puritauak tole, hemengo telebixta bera ere badinagu puritauago, bazunan baina halarik ere tarte batto edo bertzeño ez; orai guzizko dun; puritaukeriak, santukeriak, besta ia guziek izena erlisionezko eta kontzientziarik ez, nahi ere ez ! Ez bide dun itxuroso, atarramendu onik ez... Tta ! Tirrit ! Utrimque roditur. Faxistei, eskuindarrei, bi alderdi nagusien zaleei, ustezko ezkertiarrei, golliei eta halakoei puies, pues, puies, pues; gaineratekoei, baina... gaineratekoei botua emaiten zienat, hain xuxen barrikadaz bertzaldekoak batere laket ez ditudalakotz, batere haien gogoko gizartea nahi ez dudalakotz; naziei herra zienat eta horrexegatik nun aliatuen alde, badakin, biga-bostetan entzun ukan dinet, aliatuak txintxo hutsak batere ez izanagatik, parte oneko batere ez izanagatik ere, baina zein zuten aitzin-aitzinean, zer-nolako perrekeria ustel janfutrea. 

   Hori guzia erasi zuen, edo halakoak. Marmar eta marmar, sakre eta sakre. Nik utzi egin nion, ez moztu ez eten. Orai ez naiz ongi oroit bertzerik ere erran oten zuen, bai naski. Ez ahal du halakoak erasi izanak galduko ! Ez ahal du oro nahiz oro galduko !

   Ni banu gogoko, banu maite; ni banu eskuar, zabal, harkor, ireki... oro bere !; ene arropara ikuz diro, lisa, ene kulot-bularretakoak eskuzta ditzake, tangak-eta, usaia adi diezaieke (patxuli usaia), bikinia soinean ikus nazake beti ere, bikiniak eros diezazkidake oraino ere... baina erabaki du ene malapartatzea, ni prezatu bai baina nitaz ez goxatzea, eneki elkartu ez eta joaitea du hobetsi, eta badoa. Putxas ! Ongi ibiltzea dauka.

   Musu-huts. Zer debru, bada, pasatzen ote zaion gogoaren baitan ! Batek jakin.

   Airekoan goiti ari zeruan... Aantxu ikusi ez... Ikusi ez. Lekuak hustu behar ditut. Alize eta Anaïs ere jin dira Kermani agur erraiterat. Berauek iragan aste hondarrean zuten ezagutu. Ohartu ziren ostatu baten terrazan ttottoturik komiki erotiko batzuk bazituela mahain gainean, zerbaixka ari zela liburu bakotxean idazten eta mutilari lotu egin zitzaizkion, ekin. Baizik eta haiek ere maite dituztela halako komikiak eta ibiltzen ohi dituztela xikakokideen beroagotzeko, hain baitira halako komikietan neskak itsuski pullitak, pulli-pullitak. Kermanek salatuko zidan komiki erotikoetako neskak bezain pullitak direla Anaïs eta Alize.

   -Hi maite hu eta badoaia ?

   -Bai... Ez dinet atxikiren. Badun bertze mutilik. Alde Zaharra mukuru beterik izaiten dun aste hundar oroz...

   -Bai... eta Kermanek bizi-biziki maite gitin halako zelulitis amintto bat dugunok (ziek, kasu), baina... Harat, noizbait neska birekin xikokan ari eta bigarren xikokaldian bi-biak hartu zitinan loak. Bi-biak ! Hain ariarazi baitzituen lehendabiziko jokaldian. Zer egin, arren, eta bake santiuan utzi zitinen, haien artean eman zunan eta haien artean dohatsu senditu. Salatu ere, zalatu zidanan haiek usu erraiten zutela biluzgorririk zirela, haren aitzinean biluzgorririk, uzkia prestik zutela, oharturik bazirela xikokari hautak zirela, gaitz-gaitzeko buztan-milikatzaile, kanpai-joarazle, urdaxka edder. "Bi neska edder horiek lo zitunan, ez zitunan atzar, bai aldiz lorian. Zer egin ninan eta haien artean eman nindunan eta dohatsu sendi, eta kanpai-joka hasi ere egin nindunan, haien beroaren eta goxotasunaren artean are beroago sendi, gainezka egin eta goxo-goxo lo. Haiek lo, aimenge lo, hirur-hirurok biluzgorririk eta estalkirik ez begiak hetsirik lo.

   -Bon voyage, fiston !

   -Bertze gabezia bat. Beharrik ez baita hilgarri !

   


Utzi iruzkina: