BIZIDUN BIXIAK

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-06-29 15:58

Bizirik, aske, lotsarik ez, ahalkerik ez.

   Halaxe nahi ditut maiteen ditudan lilitxoak -baita ezagunik ditudan guziak- eta halaxe daude. Haien eta ene zoriona !

   Iruñeko bestetarik Gasteiza itzuli gara laurok. Bestak herenegun hasi ziren. Abiaduran izan ginen, plazañoan, eta neskak hankalepotas: nik batto atxiki nuen, eta bertze biak elkarren gainean, eta sagarrak agertu egin zituzten. Arazorik ez, hamaikatxo esku-zarta eta infinizio bat argazki edo berdin grabazione. 

   Mement eternal. Bizidun bixiak. Iruñeko bestetakoa halako lipar betiereko izanez gero... Neska bixi horiekikoa sekulako izanez gero... Alta, bertze lagun batzuk badituzte, bertze jende bat, bertze norbait... eta hala hobeki, bixtan dena.

   Bizirik dira, gazte eta sasoian. Ikasle ere badira, unibertsitari. Aske; aske edo: aske senditzen dira. Lotsarik ez; ezta ahalkerik ere biluzteko edo xikokan hasteko, bixtan dena.

   Egun aste hundarra da eta hainbat zerbitzu badute.Eskual Herriko hiriburua beharrik baita Gasteiztik hurran.

   Gostu-gostuan erran niokeen Jorge Ibarguengoitiari  zerbaixka harekin elkartu izan banintze Iruñean, bertarat agertu balitze; asmoren baten berri jakinarazi niokeen ikusi ukan banu. Ezinezko zen, baina ! Ez ahal ! Ni berantiar beti eta oraikoan ere bai. 

   Sarri, Bastidako eta Gatzaga-Buradongo bestak; Gasteizkoak, baina, hurrnago. Eta aurten ere joanen gara laurok Tabornigarat. Bertan, arimarik ez eta geronek eginen dugu besta. Surik ez, balekibale. Patxaka bai, maiteen dugun edaria.

   Ez ditut begiak hesten ahal eta, hesten ditudalarik, lo naizelarik, zorionez hurak, hirurak agertu egiten zaizkit, hurak hirurak eta bertze batzuk; halakotz, beti neska eder artean, neska maitagarri artean, halako neska izigarri laket eta maite-maite ditudanak inobreka gogoan, tole ondoan.


Utzi iruzkina: