BESTETAKO SABEL DANTZARIAK
Badut lagun bat neskak izigarri laket baititu eta erraiten baitit ondo-ondoan emaiten zaizkion neska bakarrak direla halako otorduan mahain gaineko zerbaixka hartu nahi, ezin eskura eta guziz hurbiltzen zaizkionak hartu nahi dutena hartuko badute. Halaxe izaiten da. Ez zaizkio halako neskak baizik ondo-ondoratzen ohi. Egun, gonbarazione, ba omen zuen batto ezker eta muskuilu haboro nahi zuen; halakotz, ezinago hurbil eman zaio, muskuilu zerbait hartu eta bereizi egin da. Kito. Horixe izan da guzia. Erran diot eneki jiteko, lagunekin elkartzekoa nintzen, neska pulli-pullitak badirela, bagarela guziok, dantzan has zekiekeela eta haiek harekin dantzatzeko ahalkerik ez; zernahi erran diot, baina jai, baizik eta etxerat joanen zela, gogoko neska porno batzuk ikusiz, kanpaia joko zuela, idurimenezkoak ikusiz, hola sosegatu eta goxo-goxo eginen zuela lo.
Askitto goiz zen artean eta arabiar azoka baratu naiz; tauladan baziren bi neska dantza eta dantza, sabela dantza eta dantza eta grabatu egin ditut; pentsatu dut grabazionea igor niezaiokeela, on eginen ziola... Izanez ere, neskak nolaz ziren jauntzirik egokiago ziratekeen igerilekuan ezen ez plaza horretako taulada horretan, hain ziren arinki jauntzirik edo aski biluzik. Hainbat minuta igorri diot, arren; lehen lerroan nintzen eta ezin hobeki hartu ditut zirelako neska opagarriak. Bi neska baziren abiaduran eta eta gero hirur, hirurak zein baino zein pijoago sabelaren ez ezik korpitz osoaren higiarazten; haiek egitekoa bururatu, halako dervicheak hasi eta orduantxe hustu ditut lekuak.
Delako laguna jin izan balitze ezin hobeki ibili zatekeen gutartean, ezinago dohatsu zatekeen gutartean, goxo-goxo ibili zukeen gutarteak, txosnaldean xarmanteko otartekoa jan genukeen elkarrekin, gonbidatu genukeen, etxerat lagundu genukeen eta, gaua zohardi; ai, oi, gauaren on, mutxurdinak leihoetan, teilatuan katu bi guziz zoriontsu etxeratu zatekeen, bera, berbera, edo gutarteko batto lagun, edo biga, edo higa... Gu beti prestik. Huts egin zuen, baina; gu zein-nahi neska porno baino maitagarriago gara, haien iduriko gara astozuriaren gainean, kanapean nahiago. Musu-huts. Zer nahuxu ?... Eian gogoko neska porno aunitz ikusi duen (eta aunitz ikusiko zuen, aunitz baitira) eta eian xarmanteko kanpaia jo duen, xarmanteko kanpaiak jo dituen eta ni gogoan hartu duen loak, eta eian ametsetan biok agertu gitzaizkion, biok elkarren ondo-ondoan haren gogarako urdaxka pornoei soz eta gero hura eni soz, eni baizik ez eta goxarazi nauen sekula santan ez bezalaxe, milikatu nauen gogaltsu, milikatu didan gogo biziz nafarrilarra, ixtape osoa orobat, bilogabe baitut; eian lokarrarazi nauen gainezka egin baikoz, neronek gainezka, eta, ni zerraldo, berak egin didan ahoan gainezka, igurtzi duen buztana ahoan, hedatu duen ahi zuria ahondo guzian, eta eian hura ere lo baratu den nik haren ezne-eztiak ahoan, begitarten... Eian !
Sabel dantzariak eskualdunak dira; sabel dantzaren ikastegi batean ikasle; xarmanki dantzarazten dute sabela, irriño xarmegarria dute beti; hamaikatxo segapoto dute erakartzan, emanahala emaiten ohi dute. Nik hondartzan egiten ohi dut, bakantzatan, joaiten ohi naizen hondartzan halako eskolak emaiten dituen halako anderea baita; beronek musutruk emaiten ditu eskolak hondartzan; ni ikasle ohi nu, kuttuna nu, eskerdun nu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: