BEDATSEKO LANARTEAK
Goizean, mezatarat juan niz. Izanez ere, giristino niz, ponteigel. Bikinia jauntzi dut, gainean soineko llaburra, tongak eta bederatzietakorat juan niz. Elizan fresko izanen zen eta maripulisa soineratu dut.
Mezatarat juan niz giristino nizalakotz eta bederatzietakorat eskuaraz izanen zelakotz. Bururaturik, otorat juan niz eta bertan urtegirat, bertarat egun pasa. Bikini osoa jauntzi dut, baina urtegian goikoa erauntzi egiten dut, eta hura erauntzirik juaiten ohi niz edantegirat nahiz glaza-furgonetarat. Arazorik ez. Ene puskak ondokoren batek begiratzen ditu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: