AYESHAZ
Ayesha rabudo da, erran nahi baita, Bastidakoa da, Arabako Errioxako Bastidakoa (Guardiakoa ere bazitekeen). Ayeshak Youtubeko bideoak egiten ditu; bertan beti ageri da bikinia soinean eta beti urari buruzko Eskual Herriko leku naturalen batean. Azkenekoa Arranguan egin du; bertan, larru has ere ageri da eta, beraz, lausoturik ageri zaizkio bai sagarrak, baita pottotta ere (ipurdia, baina, ez). Halarik ere, Ayeshak badu bere kakalea eta bertan zentsurarik ez (bere buriari ez, bederen). Bada saio bat halako telebixta berezi horietariko batean izena baitu naked and afraid. Bera joan egin zen, jakin baitzuen Nikaraguarat joaiteko aukera bazuela. Bere buria aurkeztu zuen, baietz eta harat joan zen, ekialdeko oihan baterat, bertako halako ur jauzi baterat eta bertatik hur bidea izanen zer eta bertantxe zituzten bilduko bi kideak, bera eta mutil bat okzitaniarra bera. Ezin hobeki moldatu ziren elkarrekin eta oraino ere badute harremana.
Ayesharen saioetan beti ere bada mutilen batekin, berau jauntziago: Ayesha bikinia soinean ageri bada -bikinia beti ere llabur- mitilek t-shirta soinean; mitilak ageri badira bainujauntzia soinean, ayesa biluzgorririk.
Saioak edderki adelatzen dute, hainbat jakingarriren berri jakinarazten dute. Erran bezala, azkena Arranguan eginik, ondokoa Ehüjarre eta ondokoa Bidarrai aldeko Baztan errekan. Lehena Bastida aldeko Ebron egin zuen, izurritea baino lehenagoko udan hain xuxen ere, bestak aitzin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: