ATSEGINETAN

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-04-30 16:06

Atseginetan bizi naiz, meta gaineko txoria naiz, esne-mamitakoa.

   Izanez ere, etxeko komitateak -sekreta- nasai, argi eta aratz dira beti, beti axolatzen bainaiz, ene gain. Ene gain ere lisaburdinaren gainekoak: etxeko llaguntsek, margaritek, apartamentukideek, les colocataires, elles-mêmes, guttitto zikintzen dute -udan deus gutti- eta neronen buriari txoil kuadratu nahiez dena lisatzen diet; neronek egiten ditut bokata-xuriketak, berauek hedatu eta lisatu. Lisatzen ari naizeno, musikara entzun. Horrat haien arropa goxo llaburrak, udan abantzu bikiniak baizik ez (aantxu kulotak baizik ez, ez baitute goikoa soineratzen ohi, hots, papo-has egoiten ohi baitira). Etxen ez dut bertzerik egiten. Gaineratekoa berek dute egiten, margaritek, ene bihotzeko kuttunek. Berauek aroa eder hasten duelarik etxen sartu baikoz biluzgorritu egiten dire, kanapean etzin, etzinik pixkirrin batez izan eta urtatzerat joaiten dira. Urtaturik, zerbaixka jaunzten badute, gaitz erdi, gero ! Udan; neguan etxeko arropara jaunzten dute, berogailua izikirik egonagatik, eta beti ortutsik, ortutsik betiere; behatzak margotu egiten dizkiet, gorrixka dute laket. "Udan ixiki egitan giutzu eta negiuan karroa; karroa negiuan eta udan ixiki egitan giutzu". 


Utzi iruzkina: