ASE

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-06-14 01:14

Beharrik biharamunean bezaperan gogatu mutilekin urtegirat joan nintzen. Neronek nuen kondujitu. Eta, arribaturik, boturara pausatu eta neroni nintzen pikarrai eman, haiek ez. Nik halakoa nahi eta haiek futitu egiten ziren. Eta haiek alde banatan joan nintzen pattarrari goiti eta pattarrari beheiti, goiti eta beheiti, goiti eta apal. Nik tongak baizik ez soinean (tongak eta ezker aztalean beharrikoa, beronek halako izurdeñoak dilingo), baita kasketa xuria eta ekitako begi lagunak ere. Beharrik ur hegiko errexala artean hutsik zen: haren itzala goxoena, batzarri ona egin baitzigun..

   Beharrik egun bertze biga gogatu ditut. Igarikagian. Ni igarikagian beti sagar-agerika, ostaturat joaiteko izan ezik, bertan ez baitute uzten, bikinia soinean bai baina sagar has ez. Ostaturat joan naiz eta bertatik jali baikotz, bularretakoa erauntzi dut; lurrerat erori zait eta ondo-ondoko mutil batek bildu du eta eni eskuratu. Eskarrik anitx ! Harat, ezagunik banuen, Alde Zaharrean ikusirik, gogoko ere bai. Ez zihoan bakarrik eta baziohazen igerilekutik. Nulaz ez naiz oroit, bena bara litezen komentzitu nituen, gogatu egin, ase.

   Beharrik infinizio bat mutilen gogoko bainaiz, enekilako mementa gogoangarri baitzaiote, neroni gogoangarri, neroni bainitzaie gogoangarri: lilirik eijerrena. Deus gutti eragozten diotet. Abantxu deus ere ez, ja ere ez, fitsik ere ez. Halaxe. Orok batean lan eijerra egiten dugu. Ene zorionean hartzen ditut.

   Beharrik halako mutil horiek oro, bapo ibiltzen ohi naiz haiekin guziekin amontegin, ezinago eijerki gainkatzen nute... eta zoriontsu naiz, zazpi herrialdeetako irusena ba ote naizen ez dakit, baina irus bai, baiki. Ene zorionaren gaitza ! Oraino bada izar handia zelian pizturik, ori.


Utzi iruzkina: