AIZUE, NO !
Lagun bat badut iragan aste undarrean neska bat lotu baitzitzaion eta ezetz erran beharrean izan baitzen.
Neska laket ninan, baina nerehalaxe ohartu nindunan usu agintzen duten horietarikoa dela, keso dela, kontzo bere solasetan, murrukutun, bihotz onekoa izanagatik; eta areago ohartu nindunan jakin nuelarik eroetxean egiten duela lan, erran nahi baita, laneko bere izakera kanpoan ere badela. Halaxe iduritu zitzaidanan. Alberdanian nahi zinan, nik ere bai, baina, zinez likts ez zenez, begirune handienaz nagi, eko, eta ez zionan sobera inport. Hola hobeki.
-Zer dakarna esku artean ?
-Erosi dudan azken liburua.
-Zintzurra bustiren ?
-Goazemaxu !
Zelako liburua berak ere bazuen erosteko asmoa: Emaztekiek idatzirikako kontakizun likitsak. Erosi eta irakurriko bazenute, zinez berotuko zinatekete. Seigarren liburukia da.
Oro orai hamar urte sortu zen; idazle batek emazteki idazle bati propaposatu zion, non eta Gasteizko Garraxi deitu ostaturat bildurik; handik astebeterat, Iruñeko Labarat bilduko ziren eta baietz, bertze hainbat emazteki batzuiekin mintzaturik bazela eta baiko. Geroztik, sei liburuki badira plazan eta asmoak ez duke etenik.
Direlako liburukiek ere badute iduririk, zein baino zein gordinagorik; azken liburukiak, baina, iduri haboro badu eta bertan ageri diren neskak oro eskualdun (aimenge hurrengoan agertuko naiz, eta agertuko naiz Bidarraiko Baztan errekaldean, hain xuxen, ezker otoa utzi eta eskuin jarraiki, osinerainoko harrien gainean. Bertan edo bertarat pikarrai. Hamaikatxo argazki eginen dute eni eta biga baizik ez hautatuko, gaineratekoak gordeko balizko egutegi bateko). Ez nadin gal eta gainera dezadan kontakizun guziak batuan direla, zein bere batuan, eta batto edo bertzeño uskaraz ere badela, baita üskaaz ere. Aramaxoerazkorik ere ez da ments.
-Aizue, no, kontakizun likitsezko librururik idatziko ?
Baiezkoa biribila izan zen.
Halakotz, halako liburu haboro badugu eskuaraz; azkenekoan, baina, bi mutil ere ari izan dira, halako xokoño batean. Itzulpenak ere ihaurri dira: kastillanoz (Arabako Errioxako eta Nafarroako Erribrako aldakian), katalanez, galegoz, llingua asturianaz, okzitanieraz, portugesez, frantsesez (Iparraldeko aldakian), bretoieraz, kortsikeraz, angelesez, alemanez eta italieraz. Gaztelaniazko itzulpenak dio letra larriz Narraciones de solaz salaz, eta letra xehez escritos por narradoras vascas. Hurrengo liburukia poesia erotikoko izanen da, usain eta guzi: patxuli, leun baina. Hirureledun date: eskuaraz, gaztelaniaz eta autxerdaraz. Gizonezkoak ere badirate. Eskuarazko hitz lau teiua, Narrativa erótica vasca. Hemendik goiti, zein-nahi ariko, ezaugarri bakarra kontakizuna edo olerkia teiu, teiuago eta hobeki. Argitaletxeak zenbat ahala idazki badu eskuar. Egundainoko arrakasta. Harat, gazteek ere ibiltzen dute direlako libru horien baitako lexiko lohi amiñi bat eskuaraz ari diren bakanetan ! Hori marka !
-Aizue, no, ospatu behar diagun.
Eta ospatu egin ukan dute, hainbat jende elkarturik ospatu ere. Azken ospakizuna Iruñean. Bertan neroni ere izan nintzen. Bi irakurle porrokatu gogatu nuen, bi-biak ohaide: bi-biek ezin hobeki ibili zidaten nafarrilarra. Xarmanki zekiten, ari izaiten ohi naizen neskatxek baino hagitzez ere hobeki, aukeran.
Nafarrilarra, ene nafarrilarra. Ezagutu nahi ?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: