AITA

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-07-01 11:56

Aita gizun zoriontsuenetarikoa da. Zendako ? Orai berean azalduko dizuet.

   Ait´et´amek hirur alaba ukan dute, gu hirurok, eta hirurok gara emaztekari; hondartzarat, noizteka, denok joaten gara, erran nahi baita, haiek biak, gu hirurok eta gure llaguntsak; halakotz, aita zazpi emazteki artean dohatsu da, maite gaituen zazpi emaztekion artean dohatsuena, gainerat, zazpiok sagarrak agerika, noiznahi agerika, baita hondartzako ostatuan ere, uzten baitute. Halamaikatxo argazki badugu oro elkarrekin, edo guhaur baizik ez, emazte, alaba eta suiak gaituen hauek.

   Aita zoriontsu: betidanik ukan baititu bizidunen artean emaztekiok maiteenak eta zazpi gara, Eskual Herriak bezainbat, alegia.


Utzi iruzkina: