AIMENGE, PUTANER

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-06-30 10:49

 

 

 

 

Bidasoa ez da muga, elkargune baizik. Eskual Herriak iaz iritsi zuen independentzia. Iaz. Egoera egoki zen eta eskuldunok hartaz baliatu ginen, hura baliatu genuen, probestu. Orobat, kanpoko lurraldeak askatu egin zituen Eskual Herri berriak; lurralde horiek maite, baina kokaturik ziren lurraldean utzi zituen, bake-bakean utzi ere.

   Atherei eta Domenja pornografo ditugu -likiskeriak idazten dituzte bai liburu gisa plazaratzeko baita filme gisa ere- eta Eskual Herriko Unibertsitate Askeak galdegin die iker dezaten Eskual Literaturaren baitako likiskeria. Bi neskek erraz bezain interesgarri iritzi zioten galto horri. Erraza, gutti dagoelakotz, guttitto; interesgarri, guziz zehaztuko zutelakotz.

   Gure bi neskak likiskeriatik bizi dira, eta bizi dira maite dituztenendako. "...eta bizi dira maite dituztenendako": eian nulaz erdararatuko duten perpaus hau. Neskek denbora itsuski pullitak dira, nik guziz ditut laket; denbora likiskeriaren idazten emaiten dute: liburu erotikoak trumilka irakurtzen dituzte, gif pornoak inobreka ikusten dituzte, alberdaniaren gaineko solasak elemeniaka entzuten dituzte, lagun batek neskak intzirika samaldaka grabatu eta gure neskei eskuratze dizkie... Halatsu. Hersturarik ez, atsegalea bai. Badute lagun bat, Iszi, berau akadio; arkeologo dute eta neska honek jakinarazten die nulakoa zen atsegina bertzorduko herrietan. Nik usu emaiten dut gau osoa haiekin testu teiurik irakurtzen. Aimenge putaner naiz eta izigarri maite dut putaskaren bat hartu, motelen baterat joan eta, biok biluzgorririk, eian irakurriko dizkidan neronek haitatu testu likitsak. Orenbete hola eta horretan kito. Batzuek ahoskera zinez goxoa dute eta haiexek hartzen ohi ditut. Abiaduran harritu egiten zitzaizkidan, bixtan dena, estonatu, erabat txunditu, baina orai ez, prefosta, eta maite dute ni haienganat jotzea -batzuietan binaka jiten dira, batzuietan ostaturen batean elkartzen gara... Orotarik.

   Aimenge, putaner. Putaner nute aimenge Athereik eta Domenjak. Nik haiek pornografo, pornografo ezinago maitagarri, eta ezin hobeki senditzen niz haien maitatzez. Laket ditut, maite ditut. Haiexendako ere bizi naiz.


Utzi iruzkina: