Aetz, piltzo, kalles, lapurtar, nafar eta xiberutarren uskarara (V)

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2021-02-20 18:49

-Engoxan, Uruñako karriketan goiti eta beheiti, goiti eta apal ebli nixu piltzo exer baneki. Rochen izan gitxu, Meson Nabarrerian eta berze leku banetan. Kafea Zamari Xurian hartu xugu, ttinka bat, kafesne ttinka bat.

Engoxan: egun goizean.

Uruña: Uriña, Iruñea.

Nixu (xuka): naiz.

Piltzo: zaraitzuar.

Baneki: batzuiekin.

Banetan: batzuietan.

Gitxu (xuka): gara.

Zamari Xuria: Zaldi Xuria.

Kafesne ttinka: noisette, cortao, ebaki.

Oraino badut atxikia oseba Akaitzek dila bi urte helarazi zidan goiko waxapa, zaraitzueraz edo. Izanez ere, oseba-izabak, oseba Akaitz eta izaba Izabak baditut eskualtzale porrokatu. Baiki. Gaztean, izaba IKAko irakasle izan zen eta hainbat urtez Bidarrain udako barnetegia egiten zuen, agorrilarekin hain xuxen; lehenago joaiten ohi zen, Baionako bestetan egoitekotzat. Zelako barnetegiak hilabete irauten zuen. Eskolak goizez eta solasa atsaldez, atsaldeko eskolak bururatu eta errekarat, euria izanagatik; Baztan errekarat, bertako osinen baterat; bertan izaba beti biluzgorririk eta ixtapea aratz. "Bezperan, biloak ekendu egiten nituen, pottotta huts, iduri bainuen aktoresa porno urdaxka gorriena. Alua agertuko banuen, bere horretan, ezpainak untsa agerrean." "El coño raso, como el Raso de Urbasa." Halaxe erraiten zuen Aranaratxeko lagun batek beronek Sartagudako bati entzun eta moldaturik.

Izaba-osabak ardura Iruñetik harat joan izan dira eskuaraz entzun eta ikasterat. Aramaxoko Oletarat ere joaiten ziren eta, bidenabar, gasteizko lagun batzuien ikusterat; berauekin, Bastidarat joaiten ziren aste hondar pasa.

-Goxtre oroz, ekasgiuara eta arrastrerik elestak egoitan zuntien, erkaleki ele, eta gero eguatxara xuaitan gindezun.

 Izabak halaxe salatu zidan noizbait.

Goxtre oroz: goiz oroz.

Ekasgu: eskola.

Arrastrerik: atsalde oroz.

Zuntien (zuketza): ziren.

Erkaleki: xunto, elkarrekin.

Eguatx: erreka, ibaia.

Gindezun (zuketza): ginen.

Izabari agitzen ohi zaio eskuaraz mintzo totel izaiten dela; hain xuxen, ele parrasta bat badu gogoan, guziak batean kanporatu nahi, ezin, eta ahorat biltzen zaizkio guziak eta guziak elkarri ukaldika kanporat zein lehena izaiteagatik, dinbi-danba, plau, zafla eta tafla, ikubilkada, eskubitxita, eskuertsialdi, paso, kümüllükhaldü eta holako. Llabur, totel eta bizpalaur sinonimo emaiten ohi du. Osebak guttiago.

-Mol buterrago ? -izabak aitzineko egunean eni, etxen, otorduan. "Arno gehiagorik" erran nahi zuen, erromintxelaz.

Halaxe kontuak. Bertzaldi bat artio ! Osagarri on guziok !

 


Utzi iruzkina: