.

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-07-26 18:03

 Ganbara ilun-ilun zen eta ni amentsetan, eta amentsetan hura agertu zen, ilunpetik agertu ere.

Biharamuneko eguargitan baina:

   -Aspaldiko !

   -Aspaldiko !

   Aspaldiko partez, elkar ikusi dugu. Aspaldiko uda batean Arranguako biluzle-belartzerat joaiten ginen elkarrekin. Gero, Calahorrarat joan zen bizitzerat eta harremana etenik gelditu zen; atzo, baina, ni terraza batean nindelarik, neska pullit bat lotu zitzaidan eta huraxe zen, nerehalaxe nuen ezagutu. Baizik eta astebeterentzat jina zela hirirat eta bazela hirurgarren egunean.

   -Arranguarat joanen ? -hark.

   -Edderki !

   -Zirri eginen didaka ?

   -Gogotik !

   Maider. Neska natatsua, neska erogarria. Bi argazki badut etxen ezinago gorderik hura buluz baita halako kasketa buruan; are, kopia batzuk egin nituen noizbait, baleki bale. Orai, ama da, nerabe baten ama; ni aita, bi gazteñoren aita.

   Elkartzeko arazorik ez: zein-nahi pitokeria askitto eta Arranguarat goiz pasa, etxerat bazkaltzerat, alegia.

   -Hire urrina atxiki nahi diat.

 

   Izanez ere, begiak hetsirik biga-bostetan ikusi dut, ilunpetan hura argi: egia beritablea.

   Atxikarazi eginen nion, eginen nionez.


Utzi iruzkina: