BEZPRAREN BEZPRAREN BEZPRAN

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-07-13 13:57

Arabarat usu joaiten naiz, ardura. Gasteizat ez ezik Bastidarat ere. Izanez ere, ait´et´amak Errioxakoak dira, bata Arabakoa, Eskual Herrikoa eta bertzea Logroñorenekoa, Espainiakoa; aita rabudo dut, rabudo Bastidakoa (Rabudo de Labastida no vayas el martes a Haro que han dicho los de Briñas que te van a cortar el rabo) eta ama macana, SanVicente de la Sonsierrakoa, alegia. Llabur, rabudoak Bastidakoak eta lehenagoko Biasteri eta orai Guardiakoak dira eta macanak San Vicente de la Sonsierrakoak dira. Bertakoa dut ama, arren. Arren, amatto eta attatto errioxar, biak ala biak euskaltzale eta aimenge ikastolero.

   Kanpoan bizi naiz. Etxerik ez. Eta bizi naiz Sartagudan, Iruñean eta Bidarrain. Alea, baina, Iruñerat biltzen dut. Iruñeko Descalzosen dut bizitegi usuena, iturriaren ondoan ia, bi mutilen artean dohatsu bizi ere. Izanez ere, bi-biak ditut emaztekari porrokatu eta ezin hobeki gainkatzen nute, heiekin bapo nabil beti amontegin. Batzuietan bizpalau neska ekartzen dituzte eta beti dira neska tirriagarri: ederki dakite xikokan. Gainerat, mutilek halakoetan elkarri milikatzen diote buztana, laket dute, askitto laket, eta guk, neskatxok, laket dugu haiek halakoaren laket ukaitea. Etxerat jin azken neskak hondartzako boleibolean aritzen dira. Bikinia jauntzi eta harat karraskan, emonez, hetemeteka eta hetemete gaitzean. Horietariko batto Eskual Herriko taldean da. Bikini pulli-pullit dute Eskual Herriko emaztekien hondartzako boleiboleko neskek bikinia, brasildarrak iduri. Ni ez nintzen ari izana eta hasirik banaiz. Halarik ere, zelulitis apurra atxiki egin dut, sabela orobat; izanez ere, bezero aunitzek zelulitisdunok gituzte maiteago; ni oharturik banaiz mutil parrasta batek maiteago gituztela zelulitisdunok gaineratekoak baino. Halakotz, amintto bat atxikitzen dut; ez nuke guzia soinetik joan dadin nahi, ez eiki. Etxerat jin azken neskak ere zelulitisdun baziren, izarikoak eta zeinen edderki sartu ginen harremanetan hura mintzo. Are, mutil kaskamotzak ditugu maiteago bertzeak baino, eta etxeko lagunak ez dira kaskamotz, ez dira kartsoil, baina berdin maitagarri dira; nik erraiten diotet biloa llabur eta biloa llabur atxikitzen dute. Hobe dute. Hobeki daude hola. Bai, alafede !

   Harat. Eta sanferminetan bi mutilek, bi apartamentukideok hankalepotas atxikitzen nute, eta aimenge egoitan naiz halako bikini bularretako gollia soinean, eta erauntzi egiten dut: inguruko mutilak -eta ez neska gutti- esku-zartaka hasten zaizkit, argazkika eta, eta arazorik ez. Eta bada mutilik neskaren baten gainean hankalepotas popa agertzen duenik. Oro bagara mement horretan gogaide, bidaide. Pixkirrin batez  pikarraitu ez baina arroparen bat eraunzten dugu eta erdi biluzik emaiten gara. Bada eskualdun neskarik seian plazan balkoiren batean sagarrak agertzen dituenik,  sagarrak ager-agerrean beherekoei panina egozten dionik. Hori hola untsa da. Edo Kori kola onki tzu eta xu, halaxe derasa Auñamendietako llaguntsa batek. Gora gu ta gutarrak !

   Sanferminetako lehendabiziko bizpalaur egunetan baizik ez naiz baratzen. Orduantxe egiten dut lan, orduantxe eskuratzen ditut klientak, baita bezpran, bezpraren bezpran eta bezpraren bezpraren bezpran, eta kito. Aski eta sobera izarabazten dut eta horretan kito. 

   Eta horrela bizi naiz, sortuz ta sortuz neronen aukera, atsedenik hartu gabe. Ez naiz bakarra; hihaur ere, irakurle maitea, bahut halako. Eztia ? Baiki !


Utzi iruzkina: