Gasteizko lagunak...
Gasteizko lagunak ama bertze egoitza baterat joan du, hain xuxen Bastidarakorat; berau publiko da, hain xuxen Aldundiarena eta bertarat joan du bertatik deitu baitzuten. Aukeran, nahigo ukan zukeen ondoko herritik deitu ukan balute, erran nahi baita, San Vicente de la Sonsierratik, baina herri hori Espainiakoa da eta, barberez kestione, amak zailtarzunak ukanen zituen. Halakotz, Bastidan baratu behar. Arazorik ez: Bastidan badute etxea, aita zena bertakoa zen, rabudo, alegia, eta etxea badu amak, amaren amarena zena, La Horca karrikan.
Lagunak salatu dit ama untsa dela, pozik dela, erneago iduri zaiola; izanez ere, egokitu zaion ganberatik badu ikusgai sorterria eta horrek izigarri alaitzen du, baita iluntzen ere. Lagunak erran du haren ikusterat joan zen bigarren egunean haren herrirat joan zuela eta otorduan egoitzan utzi.
Laguna, Gasteizko laguna, lagun babazorroa, maite-maite dudan lagun Gasteizkoa.
Aimenge, hauxe idazten ari naizen hau, iruindar nau; elkarrekin ikasi genuen, non eta NUPen. Zorionez, goiko eraikina zabalik zen -oraino ere bada zabalik- eta bertantxe ezagutu genuen elkar, noiz eta izurritea baino zazpi urte lehenago.
Elkarrenganik bereizi ginelarik erran genion elkarri harremana atxiki behar genuela, usu edo ez, elkarren berri jakinarazi bahar geniola elkarri, eta halaxe egin genuen, halaxe egiten dugu oraino ere. Nik ez dut askatuko eta ez dut uste hark askatu nahi nauen, ez horixe. Zeinen edderki !
Halarik ere, ez naiz llaguntsa bakarra Iruñean.
Yera naiz; Arreorat joanzale. Nahiago, baina, Albinarat nahiz Arranguarat, bertarat pikarraitzerat. A, zenbat egun lorius lagunarekin bi leku horietan, Arzubiagan ere bai, baita Landan eta Garaion ere. Azken biotan ez popabixtero, sagarbixtero baizik. Baitezpada.
* * *
Gasteizko lagunak idatzi egin dit, baizik eta ama...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: