Urriko azken astehelena
Urriak 29an, Gernika-Lumon, urriko azken astelehena jaia ospatzen da. Bertako ikonorik garrantzitsuena, egiten den azoka dugu. Euskal Herri osoko jendea hurbiltzen da bertara eta hirigune osoan jarri ohi dituzte azokako postuak. Baserritarren postuez gain, kalez-kale ibiltzen diren saltzaileentzako postuak jartzen dira. Guztira, 900 postu inguru jarri ohi dira egun horretan eta azoka ikustera 100.000 lagun baino gehiago joan ohi da. Gainera Euskal Herriko azokarik garrantzitsuenetakoa da Azoka honen erakargarritasunik handiena lehiaketa-erakusketa da. Honako kategoria hauetan banatzen da lehiaketa-erakusketa hori: barazkiak, frutak, loreak, gaztak, txakolina eta eztia. Goizeko 9.00ak eta 10.30 artean sailkatzen ditu epaimahaiak produktuak. Sailkapena egin ondoren, erakusketaren jabeak euren produktuak saltzen has daitezke. Azoka alaitzeko kalejirak eta bertsolariak ere izaten dira. 14.00etatik aurrera erakusketa jarri dutenek euren postuak jasotzen dituzte; arratsaldean ordea, ez da jai girorik falta eta egitarauan ere badago zer ikusirik; zesta-punta, pilota, erremonte eta esku-pilotako partiduak izaten baitira. Aurten lehenengo aldiz, azoka igandean ere egin da. Igandean eskulangileak eta gonbidatutako beste gremio batzuetako postuak (kontserbagileenak esate baterako) baino ez dira egon. Igande goizetik hasita jendez beteta egon ohi da pasealekua eta bertan gaztetxoenentzako gaztelu puzgarriak jartzen dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: