Oñatiko jaixak
Oñatiko jai hauek, irailak 16an hasten dira, egun zehatz hau haurren eguna baita. Bertan haurrentzako moduko eguna egiten da, txistulari, dantza talde, buruhandi eta erraldoiekin. Bestalde, irailak 21etik-29ra, denentzako jaiak egiten dira, barraka, golf txapelketa, futbol partidak, kalejira, kontzertuak, herri bazkari eta abarrekin. Hau dena eta gehiago,10-13 egun hauetan egiten da. Jantziei dagokienez, baserritarrez jantzita joaten dira, urriak 8an ezik, egun hau mozorro egun bezala egitaratuta dagoelako, eta mozorro lehiaketa ere egiten delako. Eta bestalde, urriak 6a, gazte eguna edo Herri eguna izaten da, non bertan egiten baita herri bazkaria. Azkeniak aipatu behar da, egun askotako jai honen giroa, handia eta luzea dela baina gehienbat, euskaldun giroa dela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: