IDI BIHOTZ
IDI BIHOTZEK DISKO BERRIA 2008KO UDABERRIAN
Iada hasiak dira beraien 6. diskoa izango dena prestatzen eta dena ongi baldin badoa datorren urteko udaberrian kaleratuko dutela adierazi dute.Hala ere, hori iritsi baino lehenagoko kontzertuekin ez dute amaitu eta Azaroaren 17an iruñako Artsaia aretoan joko dute, oraingoz urteko azkena izango dena.Idi Bihotzen hastapenak
Bilbon sortutako taldea dugu, 1996. urtean. Haierako elkartzeetan, ez ziren kantak sortzen hasi, beste taldeen bertsioak jotzen zituzten ongi pasa nahian. Hortik sortu zitzaien talde moduan aritzeko parada.Lehen aldiz Basurtoko lau lagun bildu ziren.Ezer gutxi zekiten arren, Josuk bateria jotzaileak, Mikelek gitarra jotzaileak eta Asier ahotsa nagusiak, aspaldidanik zuten gogoan benetako talde bat sortzeko nahia. Laster aurkitu zuten baxua joko zuen norbait, Mikelen lehengusu Iban eta ahalik eta azkarren hasi zitezen lokala behar zutela otu zitzaien.Beraz, Gaizkinak Eskaut lokalean jotzen hasi ziren hauekin batera.
1997ko Uztailaren 6ean kaleratu zuten lehen diskoa, "Herriaren taupada" izenarekin eta hortik aurrera hurrengo bostak ere : " Arima Erratu", "Negarraren Amorrua" "Infernuaren azken hauspoa", "Amaigabe berria" eta azkeneko bi diskoak zuzenekoak dira.
Beraz horrenbeste disko kaleratzearena ez da zorte kontua izan.Izan ere Idi Bihotzek jarraitzaile asko ditu eta hori kontzertuetan, diskoen salmentetan... argi ikusten da.Oso musika ona jotzen badakite eta batez ere heavyaren jarraitzaile direnek ongi dakite.
http://www.idibihotz.com/archivos/conciertoseusk/kontzertuak_25.gif
Iruzkinak
Utzi iruzkina: